Urdaibai Biosfera Erreserba » Argitalpenak

Gaia: Historia

Gernika bonbatu zuten eguna.

azala

William L. Smallwood (Egurtxiki)
Azala couché paperean eta orriak paperean – 170 orr.
Argazkiak zuri-beltzez
Testua euskaraz
Gernikako Bakearen Museoa Fundazioa eta Gernika-Lumoko Udala. Bilbo, 2017
Prezioa: 30,00 €. Salmenta-puntuak: Gernikako Bakearen Museoa

2017ko urte honetan Gernikak jasandako bonbardaketa basatiaren 80. urteurrena gogoratzen da. Giro horren baitan kokatu behar da Smallwood Egurtxikiren liburuaren euskarazko itzulpenaren argitalpena. Itzulpen-lana Ane Undurragaren ardura izan da. Erasoan helduak ziren eta bonbardaketatik bizirik ateratako pertsonei 1972an egindako 129 elkarrizketa jasotzen dira lan honetan. Bere egilea, Willian Smallwood da, Egurtxiki ezizenez ezagunagoa dena. 82 urteko biologari eta gerrako antzinako piloto honek 1966an Idahoko bere lagun askoren hizkuntza-ama ikastea erabaki zuen eta zenbait urte beranduago praktikan jartzera Euskal Herrira itzuli zen.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.