Urdaibai Biosfera Erreserba » Argitalpenak

Gaia: Eleberri historikoa

Mentir es encender fuego

azala

Francisco Panera
Azala couché paperean eta orriak paperean – 603 orr.

Testuak gaztelaniaz
Nova Casa Editorial. Bartzelona, 2015
Prezioa: 20,00 €. Salmenta-puntuak: Liburudendak

Basaurin bizi den idazle bilbotarraren bigarren eleberria da. Francisco Paneraren idatzizko lan berri honetan, historia irabazleek idazten dutela eta kondairetan gertaera errealak eta asmatutakoak daudela argi geratzen da. Antzinako Euskal Kondaira batek dioenez, behin gutxienez, bizkaitarrek Asturiaseko erregearen botereari aurre egin eta irabazle atera ziren, baina astur-leongo erreinuko kronista urri horietako batek ere ez zuen etorkizunerako idatzita utzi gertaera hori. Francisco Panera Jaun Zuria deitutako kondairan eta Padurako borroka mitikoan (kontatzen denez, etorkizuneko Bizkaiko Jaurerriaren jatorria hor egon daiteke) oinarritu da, euskal herritarren alegiazko munduan sustraituko gertaerari eleberri-izaera emateko. Egileak, ia koro-itxura duen narrazioa asmatzeko kondaira erabiltzen du; berton, pertsonai ugarik eta anitzek bat egitera kondenatuta dauden tramak osatzen dituzte. Asturiasko gortetik indarra hartzen ari den Eskoziaraino, oso gaiztoa den bidelapurraren hilketa-delirioetatik denaren gainetik bere leinua geratzeko emakume baten burugogorkeriaraino. Maitasun-triangelu bateko bi emakumeren harreman gogorretik orain paganotzat hartzen diren kultuei fidel izateko gizonezko eta emakumezkoen egoskorkeriaraino. Zaldun gazte baten joko politikoetatik paganoak lurretik kendu eta haien arima zikinak salbatzeko fraidearen burugogorkeriaraino… Eta hondoan, kontaketaren irakurketan laguntzeko musika bailitzan, gezurra eta bera eusteko erruaren ardura; gezurra beraz, pertsonaia batek eleberrian dioen bezalaxe, bizitzarako egia bezain beharrezkoa da, eta berarekin mundua lotuta mantenduko duen morteroa sortuko delarik. Hala ere, ezin ezaba daitekeen aztarna lotzen da beti, zeren eta Gezurra esatea, sua piztea baita. Oso itxura ona duen liburua eta, seguruenez, aurreko lanak izandako harrera berdina izango duena.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.