Urdaibai Biosfera Erreserba » Argitalpenak

Gaia: Eleberri historikoa

Gernika. Una ciudad en peligro, una traición y u ncrimen por resolver.

azala

Mario Escobar
Azala couchéan eta orriak paperean - 330 orr.

Testua gaztelaniaz
Ediciones Noufront. Tarragona, 2012
Prezioa: 17,95 €. Salmenta-puntuak: Liburudendak

Eleberri hau Espainiako gerra zibilaren 1937ko apirilean girotuta dago. Egileak, gertaera eta pertsonai asmatuak gertaera errealekin konbinatzen ditu. Horrela, Alfonso Ros, alderdi nazionalaren eremuan harrapatutako antzinako polizia-komisarioari altxatutako ejertzitoaren goi aginteek Damian von Veltheimen heriotz susmagarria ikertzeko laguntza eskatuko diote. Alemaniar hori, Francok guda irabaz dezan Hitler-ek bidalitako Condor Legioaren kapitaina da. Intrigaz, konspirazio politikoz eta agente bikoitzez betetako Salamancan, Alfonsoren ikerketak, Raymond Maurer teniente alemaniarraren eta Dalila italiar enigmatikoaren laguntzaz, aurrera egin ahala, borroka krudelak eta amaiezinak zauritu duen Espainian hilketa bat gehiago ikertzen ari ez dela konturatuko da; aitzitik, nazioarteko konspirazioa ikertzen arituko da eta konspirazioa ondo aterako balitz gaur egun ezaguna egiten zaigun Historiaren bidea aldatuko lukeena, eta asko beste inor ikus ez dezan ezkutatzen ari direna. Liburuan aipatzen diren gertaera historiko errealen artean haria eta alde Nazionaleko borroka politikoak daude. Era berean, 1937ko apirilaren 26an Gernikak jasandako bonbardaketa ikaragarria eta horren ondorioak ere benetako gertaera historikoak dira. Beraz, liburu honen asmoa euskal herria makurtzeko asmoa eta bere aldekoen eta aurkakoen artean egondako traizioak lantzea da, baina batez ere gutxien espero dugun pertsonengan, batzuetan, aurki dezakegun ausardia lantzea da.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.