Urdaibai Biosfera Erreserba » Argitalpenak

Gaia: Besteak

Urertzeko mamarrua

azala

Joseba Mikel Ugalde
Azala azal-hegalekin eta orriak paperean

Testua euskaraz.
ISBN: 9788461673056. Bermeo 2012
Prezioa: 10,00 €. Salmenta-puntuak: Liburudendak

Joseba Mikel Ugalderen bigarren lana dugu. 2012an Hirurehun eta hamar segundo haiek liburua kaleratu zuen. Liburu hartan, Antonio Agirre ‘Urertze’ maisua zen protagonista edo haria. Oraingo honetan, Bermeoko idazleak Urertzeko mamarruak izenarekin deitutako liburuan harekin ibilitako ikasle bat da, koaderno laranja idazten ari dena. Gazteari, maisuaren irakaspena, ohore handiz, itsatsita geratu zitzaion. Koldo Lopategi, “Mamarru” ezizenez ezagunagoa dena, hizkera erraz eta duin batetan, besteak beste, idazteaz, irakurtzeaz, maitasunaz, heriotzaz, logikaz, hitz-jolasetaz, umoreaz eta ironiaz ari zaigu. Bermeotar idazle honek Bermeori buruzko hainbat berba, esaera, abesti eta izaera biltzen dituen liburua osatu du. Aurreko lana bezala, oraingoa ere collagekera bat dela dio idazleak.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.