Urdaibai Biosfera Erreserba » Argitalpenak

Gaia: Historia

Gernika sutan 1937-2012. Bi begirada oroimenari.

azala

Agorria, Hibai, eta Barrenetxea, Joseba
Azala gogorra eta orriak couché paperean- 72 orr.
Argazkiak zuri-beltzean
Testuak euskaraz
Gernika-Lumoko Kultur Etxea. Gernika-Lumo, 2012
Prezioa: 10,00 €. Salmenta-puntuak: Gernika-Lumoko Kultur Etxea eta Amilotx Liburudenda

1937an Gernikak bonbardaketa tamalgarria jasan zuen. 2012 urte honetan gertaera lazgarri horren 75. urteurrena ospatzen da. Gertaera hori ahaztea gatza da. Aurton beste era batera azaldu dute herritarrek data hartan gertatutakoa. Hain zuzen ere, bi urteko prestaketa lanaren ostean, iaz bezala Gernika sutan kale-antzerkia antzeztu zuten hainbat herritarrek herriko kaleetan zehar. Antzezlanaren beste aldean izan ziren egun horretan Agorria eta Barrenetxea, argazki kameraren atzean. Gerora, bien argazkiak biltzen hasi, eta esku artean gauza handia zutela egiaztatu zuten. Hala, liburu bat kaleratzea proposatu zion bikoteak Gernika-Lumoko kultur etxeari eta emaitza argitalpen berri hau da. Emozioa sortzen duen liburua izatearekin batera, kutsu dokumentalista eta artistikoa ere badu. 80 argazki zuri-beltzean sartu dituzte, adierazgarrienak eta esanguratsuenak hain zuzen ere. Antzerkiak berak izan duen pisu guztia islatu nahi du.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.