Urdaibai Biosfera Erreserba » Argitalpenak

Gaia: Etnografia

Morga: bizimodua eta ohiturak.

azala

AA.EE.
Azala eta orriak couché paperean - 74 orr.
Argazkiak zuribeltzez eta kolorez
DVDa: Iraupena 120 min. Euskaraz
Labayru Ikastegia eta Morgako Udala. Bilbo, 2011
Prezioa: Dohainik. Salmenta-puntuak: Morgako Udala

Morga: bizimodua eta ohiturak izeneko liburuxka eta DVDa, Morgako herrian egindako ikerketa etnografikoaren lehenengo emaitza da. Ikerketaren helburua herriko ondare etnografikoa eta linguistikoa bideo eta audio grabazioen bidez batzea, eta era berritu eta egokian atzera herritarren artean ezagutaraztea eta gizarteratzea izan da. Material bikoitz honetan, DVDa da lanaren ardatza, eta liburuskatxoa, osagarria. DVDan ikusi eta entzun ahal izango dituzue batutako pasarterik esanguratsuenetako batzuk: ordu bi guztira. Herria, nekazaritza, etxea, herri egutegia, mitologia eta beste hainbat eta hainbat gai-arlo desbedin jorratzen dira. Gure gizarteak aldakuntza itzelak ezagutu eta bizi dituenez azken aldi honetan, honelako egitasmoak herri bakoitzean aurrera eramatea sekulako garrantzia du. Amaitzeko bakarrik esan bizkaieraz idatzita dagoela.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.