Urdaibai Biosfera Erreserba » Argitalpenak

Gaia: Flora

Urdaibai: Florako Gidaliburua

azala

Amador Prieto eta Joseba del Villar
Azala gogorra eta orriak couché paperean – 392 orr.
Argazkiak kolorez
Euskaraz eta gaztelaniaz
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila. Vitoria-Gasteiz 2010
Prezioa: 34,04 €. Salmenta-puntuak: Liburudendak

Argitalpen honetako egileak (bata idazlea eta bestea argazkilaria) oso ezagunak egingo zaizkigu. Urdaibai Biosfera Erreserbarekin aspalditik erlazionatutakoak baititugu. Urdaibaiko floraren inguruan bakarrik eta gidaliburu formatuan idatzitako lehen liburua da. Berau, bi atal handitan banatu dute. Bata, Urdaibaiko Flora. Bertan hainbat datu aipatzen dira, besteak beste, orain arte identifikatutako espezie- eta azpiespezie-kopurua (800), aurkitutako familia botanikoak (118, gehienak, gramineoak eta konposatuak, eta gutxien, berriz, Europako gainerako eskualdeetan bezala, orkideak), eta ikus daitekeen landare exotiko- edo aloktono-espezieak zenbat diren (100 espezie baino gehiago). Bestea, ekosistema desberdinetan (labarrak, padurak, haltzadiak…) ikus daitezkeen espezieen katalogoa. Espezie bakoitzak bere argazki eta fitxa propioa ditu. Fitxan espeziearen deskripzioa egiten da. Era berean, bere habitataren, hedapenaren etabarraren berri ematen da. Atal honetan landare aloktonek (baso-landaketetan erabiltzen direnak barne) badute euren lekua. Amaieran beti eskertzen diren glosarioa, bibliografia zein interneteko helbideak, landareen sailkapena eta landareen aurkibidea espezieka gehitu dira. Oso argitalpen interesgarria beraz.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.