Urdaibai Biosfera Erreserba » Argitalpenak

Gaia: Eleberria

Eneko de Padura

azala

José Luis Urrutia
Azala eta orriak paperean- 149 orr.

Gaztelaniaz bakarrik
Erein argitaletxea. Donostia, 2010
Prezioa: 13,00 €. Salmenta-puntuak: Liburudendak

Urteko zergak ez ordaintzeagatik Asturias eta Leoneko Ordoño printzearen soldaduek Bizkaia erasotzen dutenean, lurraldeko herri guztiek Gernikan batzartzea erabakitzen dute erabaki bat hartze aldera. Eneko, Padura herriko gaztetxo kezkatiak, herria utzi eta Gernikara helduko da batzarrean parte hartzera. Momentu horretatik aurrera inoiz pentsa zezakeen abenturarik emozionagarriena hasiko da: itsasoa deskubrituko du, Agureen Kontseiluan parte hartuko du Zuhaitz sakratuaren azpian egindako Agureen Kontseiluan izango da, urte batzuk lehenago Bizkaiko kostaldera heldutako printzesa eskoziar baten semea, Jaun Zuria, ezagutuko du eta Agureek hartutako erabaki arriskutsua urduri entzungo du. Jose Luis Urrutia idazlearen lehen sartuirtena da gaztetxoen eleberrien munduan. Arestian esandakoagatik argi dago Erdiaroan eta Bizkaian girotuta dagoela. Lurralde honen eta, nola ez, Urdaibairen historiaren, tradizioen, kondairen... inguruan gaztetxoek apur bat ezagutzeko aukera izango dute.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.