Urdaibai Biosfera Erreserba » Argitalpenak

Gaia: Eleberria

Azken egunak Gandiagarekin.

azala

Joxe Azurmendi Otaegi
Azala couche paperean eta orriak paperean - 490 orr.

Testua euskaraz
Elkarlanean. Donostia, 2009
Prezioa: 29,50 €. Salmenta-puntuak: Liburudendak

Bere libururik pertsonalarena ondu du Joxe Azurmendik. Abiapuntua ez da edonolakoa: Bitoriano Gandiaga, poeta paregabea, Arantzazun fraidekide izana eta lagun bihotzekoa hiltzera doa. Hari bisitan joan eta, ezinbestean, adiskidearen bizitza eta lanak, izaera eta heziera, nahimenak eta sinesmenak hasi da erreparatzen, eta bere buruarenak ere bai. Gandiagaren obraren azterketa gisa hasitakoak bakarkako meditazio sorta bat dakar berarekin: zer den gaur, XXI. mendean, sinestea; zertan sinesten edo ez-sinesten dugun, nork bere kasa eta denok ere geure historiaren arabera; zeri deritzogun Jainkoa, hura baiesteko nahiz ukatzeko. Azurmendik ohi duenez, milaka irakurketaren dokumentazioa, sentiberatasun erne baten argia eta adimen zorrotz baten finezia elkartzen ditu, landutako gaiei hainbat jirabira eman eta ikuspegi berritzaile bat eskaintzeko, ez eztabaida amaitutzat jo nahi duen maisuaren moduan, ezpada, estereotipo zahar eta konbentzionalismo berriak alde batera utzita, bakoitzak bere baitan pentsa dezan zein den bizitzaren aurreko bere jarrera, bere egia, bere aukera.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.