Urdaibai Biosfera Erreserba » Argitalpenak

Gaia: Historia

Gernika-Lumo (1876-1937). Sarrera historikoa.

azala

Ander Delgado Zendagortagalartza
Azala eta orriak couché paperean - 163 orr.
Argazkiak zuri-beltzez
Testua euskeraz
Eusko Ikaskuntza (Lankidetza Bilduma) eta Gernika-Lumoko Udala. Donostia, 2008
Prezioa: 8,00 €. Salmenta-puntuak: Gernika-Lumoko Turismo-Bulegoa

Liburu honetan azken Guda Karlista eta 1937ko Bonbardaketa bitarteko Gernika-Lumoko historia aztertzen da. Helburua epe horretako gizarte, ekonomia eta politikari buruzko sarrera egitea da. Bertan esparru desberdinen horietan eman ziren bilakaera nagusienak aztertzen dira. Azterketaren bidez, nekazal-inguruan kokatuta egon arren, Gernika-Lumon ematen zen egoera uste zen baino modernoagoa zela frogatzen da, bereziki politikaren esparruan. Argudio bera erabili zuen idazleak berak 2005. urtean Gernika-Lumo entre dos guerras civiles. De la Capital Foral al Bombardeo (1876-1937) izenarekin argitaratutako liburuan ere. Azken liburu hau herriko aro garaikideari buruz egindako lehenengo lan historiko sistematikoa izan zen eta gaztelania hutsean eginda zegoen. Gernika-Lumo (1876-1937). Sarrera historikoa berriz Gernika-Lumoko herriko historiaz interesatutako Batxilergoko ikasleei zuzenduta dago; horregatik, lan sintetikoagoa, maila zientifikoa galdu gabe, eta landutako gaiak aurkezpen errazagoan eginda daude. Oraingo honetan euskaraz argitaratu da.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.