Urdaibai Biosfera Erreserba » Argitalpenak

Gaia: Narrazioa

GALERNA

azala

Jon Kepa Iradi
Azala couché paperean eta orriak paperean - 273 orr.

Testua gaztelaniaz
Caja de Burgos-Obra Social eta Bermeoko Udala. Burgos, 2008
Prezioa: 20,00 €. Salmenta-puntuak: Luma Liburudenda (Bermeo)

Itsasora lotuta dagoen arrantza-familia baten barneko giza harremanak, euren ohiturak, euren sineskerak... lantzen dira narrazio honetan. Hiru mendeko tartea baino apur bat gehiago dagoen banatutako bi narrazio paralelo artean darrai historiak eta azkenean elkargurutzatu egingo dira. Bietan, amaieran, enbata handia agertzen da, baina protagonistek modu desberdinean sumatuko dute gertaera hori. Horietako bat, 1596an garatzen da, Francis Drake pirataren agerpenarekin alegia. Gaztelugatxe Donieneren suntsiketan eta Izaro irlako eliz frantziskotar txikiaren erreketan oinarrituta urteetan zehar Bermeoko herrian sustraitutako sinesmenetan eta tradizioetan barneratzen da. Bestea, lehenaren paraleloa, 1912an euskal kostaldean izandako tragedian oinarritzen da. Bi garai arteko trantsizioan mugitzen da, ordurarteko arrantza-txalupa tradizionalen eta motor bidezko untzien garaien artean hain zuzen ere.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.