Urdaibai Biosfera Erreserba » Argitalpenak

Gaia: Artea

Y PICASSO PINTA GUERNICA

azala

Alain Serres
Azala kartoi lodian eta orriak paper lodian - 51 orr.
Argazkiak kolorez
Gaztelaniaz
Alberdania. Donostia, 2008
Prezioa: 19,80 €. Salmenta-puntuak: Liburudendak

Ez da Picassoren inguruan egindako ohiko beste liburu bat. Izan ere, haurrei zuzenduta dago eta hori oso ondo ikusten da testu labur eta zuzenetan, bere margoetan oinarritutako irudi-kopuru handian eta argitalpenaren tamainan, ohikoa baino askoz handiagoa baita. Espainiako borroka zibileko gertakaririk, seguruenez, tamalgarriena izan zena, Gernikako bonbardaketa alegia, Pablo Picassok nola lortu zuen margo batean adieraztea ezagutzera eman gura du liburu honek. Liburuaren atal batek bakarrik biltzen du margolariaren eboluzio artistikoa, mamian Guernica margozteko Picassok somatu eta sentitu zuena lantzen du. Era berean, margolariak jarraitu zuen prozesu ebolutiboa ere biltzen du: prestatu zituen zirriborro desberdinak, pertsonaien hautaketa, erabili beharreko teknika, margolanaren tamaina...

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.