Urdaibai Biosfera Erreserba » Argitalpenak

Gaia: Natur-gidaliburua

Flores silvestres de Bizkaia. Una mirada estética. Volumen 2.

azala

Karen Amaia, Adriana der Kinderen, Oreina Orrantia eta Juanma Pérez de Ana
Paper Azala – 195 orr.
Argazkiak eta marrazkiak kolorez
Gaztelaniaz bakarrik
Bizkaiko Gaiak, 373-374 zenbakiak. Bilbao Bizkaia Kutxa. Bilbo 2006
Prezioa: 7,25 €. Salmenta-puntuak: Liburudendak

Duela bi urte, Bizkaiko Basa-Loreen lehen alea argitaratu zuten. Oraingo bigarren ale honetan, berriz, beste 75 basa-lore jarri dira Karen Amaiaren kamararen aurrean. Bizkaiko kostaldeko bazter ezberdinetatik ekarrita, botanika-ortziko izar txiki horiek argazkilariaren aurrean jarri dira, bakoitzaren loratze eta mardultasun puntu bikainenean, euren irudi politak etorkizunean ikus daitezen. Jarraian bakoitza bere habitat naturalera itzuli da. Bizkaiko geografiaren berdetasuna kolore biziz zipriztintzen duten loretxoon eta argazki kameraren arteko elkarrizketa honen emaitzak natura eta artea, botanika eta estetika uztartzera gonbidatu. Bigarren ale hau lehenengoa osatzera dator, eta berriro ere Bizkaiko basa-loreek daukaten dotorezia, edertasuna, harmonia eta mirari kromatikoa erakusten digu.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.