Urdaibai Biosfera Erreserba » Argitalpenak

Gaia: Fauna

Tximeleten atzetik – Tras las mariposas

azala

Iñaki Mezquita
Azala kartoi lodian eta orriak couché paperean, 365 orr.
Marrazkiak eta argazkiak kolorez
Euskaraz
Eusko Jaurlaritako Ingurumen eta Lurralde Antolamendua. Vitoria-Gasteiz, 2006
Prezioa: 27,00 €. Salmenta-puntuak: Liburudendak

Lan hau tximeleten mundua oso maite duen Iñaki Mezquitak idatzi du eta mundu naturalistikoan izen handiko marrazkilariak Angel Domiguezek egin ditu irudiak. Argitalpen honen asmoa animalien, kasu honetan lepidopteroen edo tximeleten, mundu konplexua biztanleen artean zabaltzea da; are gehiago, tximeletak eta gizakiok elkarrekin bizi garenean, eta lurraldearen inguruan hartzen ditugun erabakiek hain eragin handia dutenean eurengan. Ez da natur gidaliburu arrunta, ez baitu Bizkaia, Gipuzkoa eta Araban aurki daitezkeen espezie bakoitzaren ezaugarriak aipatzen. Dibulgazio orokorreko lanen barruan sailka daiteke. Izan ere, testu labur baina esanguratsuaz eta kalitate handiko argazki eta marrazkiz osatuta dago.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.