Urdaibaiko Galtzagorriak » Informazio-Gunea

Urdaibaiko Galtzagorriak Urdaibairen aldeko bolondresak. Helburuak

Izen honekin, Urdaibai Biosfera-Erreserbako Ondarearen dibulgazioan, kontserbazioan eta zaharberritzean parte-hartu nahi duten pertsonak eta taldeak biltzen dira. Gure ikuspegitik, ondarea, gizakiak, Historian zehar, ingurumenarekin elkarrekintzan, sortu eta eskualdeko nortasunaren eta balore naturalen elementu, hondakin eta aztarnarik adierazgarrienak (historikoak, arkeologikoak, etnografikoak, artisitkoak....) izango da. Era berean, Plataformaren proiektuetan ingurumen-heziketaren ideiak, baloreak... sartu nahi dira, ondarea eta bere kontserbaziorako, babeserako eta zaharberritzerako ekimenak biztanleriak begirunez balora ditzan.

  • Urdaibai Biosfera-Erreserbako Ondarearen dibulgazioan, kontserbazioan eta zaharberritzean lan egiteko prest dauden taldeak eta pertsonak bildu. Ondaretzat, gizakiak, Historian zehar, ingurumenarekin elkarrekintzan, sortu eta eskualdeko nortasunaren eta balore naturalen elementu, hondakin eta aztarnarik adierazgarrienak hartuko ditugu.
  • Urdaibaiko Biosferako Erreserbako biztanleriaren bizi-kalitatearen hobekuntza ekarri behar duen garapen eusgarritik ondarea banaezina dela uste duten pertsonen parte-hartzea bultzatu ingurumen-boluntariotza sarean.
  • Urdaibai Biosfera-Erreserban kokatutako ondare historikoko, arkeologikoko, etnografikoko, artistikoko, paisajistikoko, etabarreko elementuen zaharberritzea, babesa eta kontserbaziorako ekimen eta kanpainak garatu.
  • Plataformaren proiektuetan ingurumen-heziketaren oinarriak (materialak, ekipamenduak, argitalpenak...) sartu ondarea eta bere kontserbaziorako, babeserako eta zaharberritzerako ekimenak biztanleriak begirunez balora ditzan.
  • Federazioko partaideak diren elkarteen lotura-harremanak indartu Urdaibaiko Ondarearen zaharberritzearekin harremandutako boluntariotzako kanpainak koordinatzeko.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.