Urdaibaiko Galtzagorriak » Informazio-Gunea

Urdaibaiko Galtzagorriak Urdaibairen aldeko bolondresak. Aktibitateak?

Boluntarioen Federazioak orain arte egindako aktibitateak hurrengoko lan-arlotan bana daitezke.

Arkeologiaren Arloan, Agiri Elkarteak lan ugari eta desberdinak egin ditu. Denak laburbildurta jarraian daude: Urdaibaiko historiaurreko arkeologiaren (koben, trikuharrien) gainean ibilbide didaktikoak prestatu dira; aztarnategiak erakusten zituzten kobak burdinezko heziz itxi dira; aire librean eta monolitoetan agertzen diren aztarnategi megalitikoetan ingurumenean eskuhartuta burutu da artapen prebentiboa; oraindik teilak eta adreiluak zituen XVII. mendeko teilategian artapen prebentiboa egin eta balorean jarri da eta, amaitzeko esan, Foruako Baldatika auzora doan errepidearen ondoan dagoen Kurutzeko Ama Birjinaren Hilarriaren gainean dibulgazio-proiektua jarri dela abian.

Kulturaren arloan, Urdaibai Txatxi elkarteak URDAIBAI BASATIA deituriko liburu-bilduma ari da argitaratzen.

Arlo naturalistikoari dagokionez esan hegaztiak behatzeko eraiki den lehendabiziko behatokia eta bakarra, oraingoz, gu izan garela. Berau, 2001. urteko urtarrilean erre egin zen (edo egin zuten). Beranduago, 2002an, erretako eraikin hau beriro eraiki genuen aurrekoaren estiloan oinarrituz eta aurrekoa egiteko bezalaxe Harri ta Lur Baserrilan S.L. enpresaren laguntza teknikoa izan genuen.

Gainera, 2001ean, lehendabiziko Urdaibai Biosfera Erreserbako Ibilbide Autogidatu Naturalistikoa prestatu dugu.

2000an, boluntariotza-eren egiteko izugarri handia izan zen proiektua jarri zen martxan. Honetan, Lagako Hondartzako ( Ibarrangelu) dunak babestu eta seinalaztatu egin genuen. Era berean, landare exótico inbaditzaileekin zegoen arazoa zein zen ohartzeko modua izan genuenez 2002 eta 2003 urteetan landare-mota huaekin nola aritu azaltzeko eta erakusteko kanpaina dibulgatiboa jarri genue nabian. Hori egiteko, paduran egindako erakustaldei praktikoekin batera, Urdaibai Biosfera-Erreserbako Lndare Arrotz Inbaditzaileen Ezagutu eta Kontrolatzeko Eskuliburua argitaratu (Ekotokian lor daiteke) dugu.

2003tik Baso Proiektua lantzen ari gara, Basoak Herritarrentzako, Basoak Bizitzarako lelopean. Proiektu honekin, modu erraz baina zientifikoan, bertoko espezieen erabilpean oinarritutako basoaren erabilpen anintzak aberastasun-iturria (ekonomikoa, soziala, paisajistikoa...) izan daitekeela erakutsi nahi da.

Era berean, 2004tik aurrera, Urdaibaiko Biosferako Erreserba bere historia geologikoan oinarrituta ezagut daiteke Urdaibaiko Ibilbide Geológico Autogidatuaren bitartez.

Arlo etnografikoa buruhauste handiak ekarri dizkigu. 2000 urtean, Busturian dagoen Txatxarramendiko itsaskitegi zaharra zaharberritu genuen. Bestalde, 2003an, Busturian ere dagoen txakolirako mahats-parren zaharberritzea egin zen. Bi proiektuok esfortzu material, pertsonal eta ekonomiko handia eskatu zuten.

Baina Urdaibaiko Galtzagorriak Federazioarentzat Federazioa osatzen duten pertsonen trebakuntza oso garrantzitsua da. Horregatik, museoetara, azatarnategi arkeologikoetara, hegaztiak behatzeko puntuetara... ugariak eta interesgarriak izan dira, joan ziren zein kontatutakoa entzun zutenentzako.

Beranduago, Galtzagorriak baitan dauden taldeetako kideak ez diren baina Federazioaren helburuekin bat datozen pertsonekin zein elkarteekin kolaboratzeari ekin genion. Horrela, gurekin, elkarte desberdinak (Errotuz basoaren gaia lantzeko edo Orbela Etnografiarako, adibidez), sindikatuak (EHNE, euskal nekazari eta abeltzainen sindikatuetako bat- hazien sarerako zein basoaren proiekturako), erakunde publiko (Eusko Jaurlaritzako Lurralde-Antolaketa eta Ingurumen Saileko Biodibertsitate Zuzendaritza, Urdaibaiko Zaingo-Batzordea edo Udalak) eta erakunde pribatuak (Maier, MCC -ko kooperatiba, Harri ta Lur Baserrilan...) lan egin dute.

Biosfera-Erreserban gertatzen denaren inguruan edo gure ekintzen berri emateko arlo dibulgatiboa lantzen ari gara. Bide horretan bi atal lantzen ari gara. Alde batetik, argitalpen idatzia den Ivilia aldizkaria (orain arte hiru zenbaki atera ditugu) eta, bestaldetik, www.urdaibai.org web-orrialdea. Amaitzeko esan, ingurumen boluntariotzako plataformatik izugarrizko lana ari garela egiten biztanleriatik ahalik eta gertuen egoteko. Izan ere, 2002tik, eskualdeko feria eta azoka berezi guztietan egoten baikara informazio- eta salmenta-postuarekin.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.