

LUR gozo Urdaibaiko herritarren ekimena da. Honen helburua lurralde honetan bizi diren pertsonen osasuna hobetuko duen elkartea sustatzea da. Premisa honetan oinarrituta, gure lurraldearen oreka ekologikoa ez ezik, tokiko sozio-ekonomia sustatu eta Lurraren hobekuntzan lagundu egin nahi da ere.
Jatorri desberdineko (kontsumitzaile, ekoizle, erabiltzaile) emakumeek eta gizonek osatutako topagunea gara. Gure osasunean eta gure natura eta gizarte ingurunean eragina duten arazoak aztertzeko elkartzen gara, bai eta eztabaidatzeko eta abian jartzeko –auzolanean- taxuzko konponbideak.
LUR gozo izena Zugastieta auzoko (Muxika) Urgozo toponimoari L gehitzean sortzen da. UR-a baliabidea lurzoaruarekin, hau da, LUR-arekin uztartuko dugu, horrela gure filosofiaren erroetara goazelarik: naturatik eta lurretik kalitatekoak eta gozoak diren baliabide eta produktuak hartzea epe laburrerako. Izan ere, baliabideok erabiliko ditugu bizia sostengatzen duten uraren eta lurzoruaren kontserbazioa arriskuan ipini barik. Bestalde, logotipoan UR letra larriz idatzi dugu, jatorrizko toponimoa gogoan izateko eta gure jarduera esparrua den Urdaibai biosfera erreserba gogoan izateko.
Hurrengo lerroetan ingurumenari, ekoizpen ekologikoari eta bidezko merkataritzari buruzko oinarrizko informazioa dago:
Ingurumen orekatsua: Inguru honetan biodibertsitateak ez du kontserbazio arazorik, natur baliabideek bizidun guztiak eusten dituzte era sostengarrian eta giza bizilekuak bizi-baldintza egokiak eskaintzen dizkigu. Lurraldearen kalitatea eta bizi-kalitatea funtsezko oinarriak dira harmonian bizi ahal izateko gure inguru(an)arekin. Horregatik, baliabideen erabilera zentzuduna, eskualdeko produktuen alde egitea, ingurunearen kutsadura gutxitzea eta produktu berriztagarrien kontsumoa dira, hurrenez hurren, jokamolde iraunkorraren aldeko gida-ildoak.
Produktu ekologikoak: Nekazaritza ekologikoan, organikoan edo biologikoan dute bere jatorria, hau da, elikagai osasuntsuak eskaini eta ingurumena zaintzen duen ekoizpen sisteman.
Merkatuak eskaintzen dizkigun ohiko produktuetatik honetan bereizten dira: pertsonen osasunerako oso onuragarriak dira, bitamina, oligoelementu eta bestelako substantzia mesedegarri gehiago baitauzkate gure gorputzarentzako. Gainera, beste abantailen artean, ez da agertuko nekazaritza industrialean erabiltzen ohi den hondakin kimikorik (hormonak, ongarriak, biozida desberdinak, eta abar). Ondorioz, produktu erabat osasungarriak dira.
Bestetik, nekazaritza ekologikokoak gure ahoaren gozamenerako ekoizkinak dira, ohiko nekazaritzan jatorria dutenak baino zapore gehiago baitaukate.
Amaitzeko, ez dugu ahaztu behar produktu hauek kontsumituz, agro-biodibertsitatea zaintzeaz gain, ondokoa bermatzen dugula: lurzorua eta ura ez direla kutsatuko, ez eta bestelako natur baliabideak. Guzti horiek ondo gorde behar ditugu datozen belaunaldiek inguru osasungarrian bizi daitezen.
Bidezko merkataritza: Ekoizle, merkatari eta kontsumitzaileek osaturiko gizarte mugimendua da, merkataritza-truke bidezkoagoaren alde jarduten dutelarik. Horrela, ekoizle ahulenek merkataritzaren atea irekita daukate eta, bestetik, garapen iraunkorra sustatzen da.
ere hego hemisferiokoak) txirotasunean murgiltzen duen egungo bidezkoa ez den merkatu-ereduaren aurrean, horrek merkatu lukratiboa mendean dutenak aberasten baititu, ondoko konponbidea proposatzen da: aberastasunen bidezko banaketa merkataritza-eredu berrian datza.
Kontsumitzaileengan gure ahalmenaren kontzientzia pizten hasi da. Kontsumitzaile gisa egunero bozka ematen dugu erosten ditugun gogoko produktuen alde. Horregatik, kontsumitzaileek saria eman diezaiekete gizarte-helburuak eduki, ingurumena zaindu eta langileen baldintzak hobetu dituzten enpresei.
Beraz, bidezko merkataritzako produktuek, eskaintzen diguten kalitateaz gain, ohiko ekoizkinetik bereizten dira beste honetan ere: kontsumitzaileak ardurarik gabe jokatzen duten enpresen jokaera aldatzen lagun dezake, honek onura ekarriko dielarik langileei eta Lur osoko ingurumenari. Bidezko merkataritzako produktua hautatzen dugun bakoitzean, gure bozka ematen ari gara justizia, ingurumen osasuntsu eta, hortara, eskubide gehiago eta arazo gutxiago duen munduaren alde.
Herritarren partaidetza laguntzeko, hurrengo posta elektronikoa duzue erabilgai: lurgozo@hotmail.com

Astelehena Itxita
Martitzena 17:00-20:00
Eguaztena 17:30-20:30
Eguena 17:30-20:30
Barikua 17:30-20:30
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2009.
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.