URDAIBAI.ORG. URDAIBAIKO GALTZAGORRIAK



Cabecera

Gure lan arloak » Urdaibaiko hazien sarea

Hezkuntza Proiektua

Bioaniztasunaren galera arazo ekologiko larria da eta zientifikoek horrela definitu dute bilera askotan. Bioaniztasuna kontzeptuaren esanahia, askotan, murriztuta erabiltzen da; toki bateko espezieen taldea, baina alde batera geratzen dira baso-aniztasuna, paisaien aldaketak edo agrobiodibertsitatea.

Azken alor honetan, zenbait labore eta ehunka nekazal-barietate desagertu dira gure soroetatik. FAOk (Nekazaritza eta Elikadurarako Munduko Erakundeak) XX. mendean munduan ereindako nekazal-barietateen %75a galdu dela dio.

Urdaibaiko Galtzagorriak Federazioa eta Gernikako Ekologi Lan Taldeak, Euskal Herriko Hazien Sarea eta EHNE sindikatuaren laguntzaz, 2000. urtean, Urdaibaiko Tokiko Nekazal-Hazien Bankua deituriko proiektua abian jartzea erabaki zuten bi helburu nagusirekin: tokiko nekazal-hazien garrantziaz ohartaraztea eta naturarekin bat datozen nekazal-ereduen alde egitea.

Orain arte, baserriz baserri bildutako tokiko barietateen katalogoa egiten eta horren kontserbaziorako metodorik onena elkartrukea eta ereitea dela erakusten ari gara. Baina, 2005-2006 ikasturtean, beste pausu bat gehiago eman nahi dugu, Tokiko Haziak Nekazaritzan Hezkuntza-Proiektua martxan jarriz. Bertan, azalpen teoriko eta esperientzi praktikoak daude (hau luze eta zabal azalduta dago gutun honi eransten zaion hezkuntza-proiektuaren laburpenean), hazi tradizionalen inguruan informazioa eman eta horietako desberdinak bertatik bertara ikusteko aukera ematen duen erakusketaz lagunduta. Honetarako, Eusko Jaurlaritzako Biodibertsitate Zuzendaritza eta CEIDAren laguntza dugu.

Hezkuntza-proiektua LHko eta DBHko ikasleekin aritzeko pentsatuta dago. Prestaturiko saioen iraupena aldakorra da eta ikasleen adinari eta hezkuntza-zentruak proposaturiko iraupenari egoki dakieke. Izan ere, saioak begiraleak zuzenduta dago.

Honen gainean informazio gehiago izateko 617757840 (Deiene) telefono-zenbakira deitu edo galtzagorriak@urdaibai.org helbide elektronikora idatzi edota www.urdaibai.org web-ataria kontsulta dezakezue.

Besterik gabe agurtzen zaituztet.

Deiene Rodriguez Izagirre. Tokiko hazien proiektuaren arduraduna

Tokiko barietatea eta haziei buruzko tailerra

1. Sarrera

argazkia argazkia

Bioaniztasunaren galera arazo ekologiko larria da eta zientifikoek horrela definitu dute bilera askotan. Bioaniztasuna kontzeptuaren esanahia askotan murriztuta erabiltzen da; toki bateko espezieen taldea dela esaten da, baina alde batera geratzen dira baso aniztasuna, paisaien aldaketak edo agrobiodibertsitaea.

Azken alor honetan zenbait labore eta ehunka nekazal-barietate desagertu dira gure soroetatik. FAOk (Nekazaritza eta Elikadurarako Munduko Erakundeak) XX. mendean munduan ereindako nekazal-barietateen %75a galdu dela dio.

Ingurumen heziketarako tailer honekin hain ezezaguna den arazoa ikasleek ezagut dezaten nahi da.

2. Helburuak

argazkia argazkia

Tailerraren azken helburua tokiko barietateen erabilpena zabaltzea eta bere egoera hobetzea da. Hau azpi-helburu hauetan zehazten da:

  • Baratzetako espezieen ezagutza hobetzea (barazkiak, landareen atalak,..).
  • Haziaren garrantziaz ohartaraztea: labore gehienen ugalketa-era izanik.
  • Fruituaren hautaketan irizpide berriak barneraraztea (zaporea, erabilpenak, egokitzapena, kolorea edo dizdiraren gainetik)
  • Gure inguruan desagertzen ari diren tokiko nekazal-barietateen arazoa ezagutaraztea

3. Datak

  • Urria eta azaroa bitartean (06-07 ikasturtea)
  • Martxoa eta apirila bitartean (05-06 ikasturtea)
  • Beste dataren bat nahi izatekotan kontsultatu.

4. ESKEMA

Tailer honek hartzaile eta formatoaren arabera eskema ezberdinak ditu.

  • A- Derrigorrezko Lehenengo Hezkuntzaren Bigarren Zikloa (3. eta 4. maila)
    • Iraupena:3 orduko saioa
    • Begirale-kopurua:Bat (25 ikasleko talde batentzat)
    • Ekintzak:
      • Aurkezpena.
      • Bioaniztasunaren balioaren adibideak (babarrunak eta artoak).
      • Sagarren dastatzea.
      • Barazkiak landareen atalak direla ezagutzea.
      • Barazkien loreak eta haziak ezagutzea.
      • Piper eta tomate haziak garbitzea (beste espezie batzuk har daitezke).
      • Hazitegia prestatzea.
      • Bioaniztasunaren jolasa.
      • Nekazaritza ekologikoa.
    • Helburu espezifikoak:
      • Ikasleek ikasiko dute:
        • Barazkiak landareen zein atal diren.
        • Baratzetako espezien barruan interes handiko aniztasuna dagoela.
        • Barazki nagusien haziak eta loreak ezagutzen.
        • Hazitegiak egiten.
      • Ikasleak gai hauetan trebatuko dira:
        • Haziak eta lurra beldur eta nazka gabe erabiltzen.
        • Haziak eta landareak ereiteko gai izaten.
        • Lurra, lore eta hazietan oinarrituta zentzumenak erabiltzen.
        • Dastamena garatzen.
        • Taldeka lan egiten.
      • Ikasleek jokaeran:
        • Nekazaritza gaien inguruan jakinmina pizten.
        • Nekazaritzak elikadurarekin duen lotura eta garrantzia barneratzea.
        • Elikagaien hautaketan irizpide berriak erabiltzea.
        • Natura begirunez ikusten .
      • Gelaren ezaugarriak:
        • Mahaiak mugikorrak izan behar dute, taldeka lan egin ahal izateko.
        • Audiobisuala edo power point montajea erabiltzeko egokia izan behar du (entxufeak, horma zuria,...).
  • B- Derrigorrezko Lehenengo Hezkuntzaren Hirugarren Zikloa (.5 eta 6. maila).
    • Iraupena: 3 ordu tÝerdi edo 4 ordu
    • Begirale-kopurua: Bat (25 ikasleko talde batentzat)
    • Ekintzak:
      • Aurkezpena.
      • Bioaniztasunaren balioaren adibideak (babarrunak eta artoak).
      • Barazkiak landareen atalak direla ezagutzea.
      • Sagarren dastamena.
      • Barazkiak landareen atalak direla ezagutzea.
      • Barazkien loreak eta haziak ezagutzea.
      • Piper eta tomate haziak garbitzea (beste espezie batzuk har daitezke).
      • Hazitegia prestatzea.
      • Bioaniztasunaren jolasa.
      • Nekazaritza ekologikoa.
    • Helburu espezifikoak:
      • Ikasleek ikasiko dute:
        • Bioaniztasuna kontzeptuaren barruan nekazaritza ere dagoela.
        • Agrobioaniztasunaren balioa eta garrantzia.
        • Barazki nagusien haziak eta loreak ezagutzen.
        • Hazitegiak egiteko erabiltzen diren sustratuak ezagutzen.
      • Ikasleak gai hauetan trebatuko dira:
        • Haziak eta lurra beldur eta nazka gabe erabiltzen.
        • Haziak eta landareak ereiteko gai izaten.
        • Lurra, lore eta hazietan oinarritua, zentzumenak erabiltzen.
        • Taldeka lan egiten.
      • Ikasleek jokaeran:
        • Nekazaritza gairen inguruan jakinmina piztea.
        • Nekazaritza elikadurarekin duen lotura eta garrantzia barneratzea.
        • Elikagaien hautaketan irizpide berriak erabiltzea.
        • Natura begirunez ikusten.
      • Gelaren ezaugarriak:
        • Mahaiak mugikorrak izan behar dute, taldeka lan egin ahal izateko.
        • Ez da beharrezkoa iturririk egotea (behintzat tomate garbiketa ez bada egiten).
        • Begiraleak mahaia beharko du ekarri dituen materialak uzteko.
        • Bai ikasgelak eta bai laborategiak ere aurreko baldintzak bete ditzakete.
    • C- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1 eta 2. zikloa
      • Iraupena: 3 ordu t'erdi edo 4 ordu.
      • Begirale-kopurua: Bat (25 ikasleko talde batentzat)
      • Ekintzak:
        • Aurkezpena.
        • Bioaniztasunaren balioaren adibideak (babarrunak eta artoak).
        • Sagarren dastamena.
        • Barazkien loreak eta haziak ezagutzea.
        • Piper, tomate edo beste espezieen haziak garbitzea.
        • Hazitegia prestatzea (sustratuak ezagutzea).
        • Bioaniztasunaren jolasa.
        • Transgenikoak eta nekazaritza ekologikoa.
      • Helburu espezifikoak:
          Ikasleek ikasiko dute:
        • Bioaniztasuna kontzeptuaren barruan nekazaritza ere dagoela.
        • Agrobioaniztasunaren balioa eta garrantzia.
        • Agrobioaniztasunaren galtzearen arazoa.
        • Nekazaritza-ereduak: transgenikoa eta ekologikoa
      • Ikasleak gai hauetan trebatuko dira:
        • Haziak eta lurra beldurra eta nazka gabe erabiltzen.
        • Haziak eta landareak ereiteko gai izaten.
        • Taldeka lan egiten.
        • Testuen ulermena.
      • Ikasleek jokaeran:
        • Nekazaritza gaien inguruan jakinmina piztea.
        • Nekazaritza elikadurarekin duen lotura barneratzea.
        • Elikagaien hautaketan irizpide berriak erabiltzea.
        • Natura begirunez ikustea.
      • Gelaren ezaugarriak:
        • Mahaiak mugikorrak izan behar dute, taldeka lan egin ahal izateko.
        • Audiobisuala edo power point montajea botzeko egokia izan behar du (entxufeak, horma zuria...).
        • Ez da beharrezkoa iturririk egotea (behintzat tomate garbiketa ez bada egiten).
        • Begiraleak mahaia beharko du ekarri dituen materialak uzteko.
        • Bai ikasgela eta bai laborategiak aurreko baldintzak bete ditzakete.
  • 5. EKINTZEN DESKRIBAPENA
    • Aurkezpena.
      Euskal Herriko Hazien Sarearen lana komentatzen da (baserrietan haziak biltzea), baita bioaniztasuna zer den eta gure inguruan bioaniztasuna defendatzeak zer esan nahi duen ere.
    • Diapositiba emanaldia.
      Etxeko montaia da. Lau ipuin erabiliz bioaniztasunaren garrantzia azpimarratzen da.
    • Bioaniztasunaren balioaren garrantzia: Babarrunak eta artoa erakustea.
      Audiobisualaren harian zenbait arto barietate erakusten dira eta bakoitzaren erabilpenaz galdetzen da.
    • Sagarren dastamena. Lau sagar-mota hartuko dira eta ikasleek dastatu ondoren bozkaketa egingo dute gustokoena aukeratzeko. Orokorrean gustu ezberdinak daudela frogatzeko balio du.
    • Barazkiak, landareen atalak dira.
      Azalorea, piperrak, babarrunak, porruak eta azenarioak mahai gainean jarriko dira. Ikasleek landareen atala adierazten duten lamina batzuren gainean jarri beharko dituzte, haiei dagozkienak, noski.
    • Barazkien loreak eta haziak ezagutzea.
      Hazi ezberdinak dituzten 6 bote erabiliko dira. Klasearen tamainaren arabera bi joku erabiliko dira. Zein espezieri dagokion asmatu beharko dute. Barazkien loreen laminak ere erabiliko dira.
    • Tomate hazien garbiketa.
      Haziak garbitzearen arazoa aurkezten da. Fresko dagoenean gelatina dela-eta, zaila da. Hiru ikasleko taldeetan (potea, tomatea eta zotxak) zukua eta haziak atera beharko dituzte. Gero pote guztien zukua batu eta paperez estaliko da ontzia. Jarraian monitoreek 3 edo 4 egun daraman zuku potea aterako du. Onddoak dituen geruza zuria ikusgai izango da. Galdaran eta iragazkiarekin garbitu beharko dituzte. Gelatina desagertu dela frogatu ahal izango dute.
    • Hazitegia prestatzea.
      Haziak ereiteko ontzi ezberdinei buruzko komentarioa egingo da eta hazitegi baterako sustratu ezberdinak; zohikatza, konposta, satsa, bermikulita eta harea. Bukaeran dena nahastu egiten da eta haziak ereiteko pote batera botatzen da.
    • Bioaniztasunaren jokoa.
      Joko honetan bi motatako fitxak agertzen dira; alde batetik nekazariaren gustuak, lurraren ezaugarriak eta bere beharrak eta beste aldetik zenbait barietateren ezaugarriak. Ikasleek elkartu behar dute nekazarien fitxa dagokion barietatearenarekin.
    • Nekazaritza ekologikoa eta transgenikoak.
      Adinaren arabera banatuko da tailer hau. Lehen Hezkuntzakoek, fitxa batzuen laguntzaz nekazaritza ekologikoaren ezaugarriak ikasiko dituzte. Bigarren hezkuntzakoek nekazaritza ekologiko eta transgenikoen inguruko testu laburrak emango zaizkie ulermena lantzeko.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2009.

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.

Firefox deskargatu Thunderbird deskargatu