Urdaibai Biosfera Erreserba/Euskar/Berbeteari gatza eta piperraa

Berbeteari gatza eta piperra [aurkibidera joan]

2. Izaerazko ezaugarriak:

GAIZTOKERIA DESBERDINEN JABE DIRENEI

  • Ainetru: (aiñetrue!) Pertsona okerra, denganinoa
  • Ama putearen seme: (ama putien semie!) Bere ama putatzat hartzea
  • Andra txarriaren seme: (ama txarridxen semie!) Bere ama zikintzat hartzea
  • Barraban: (barrabana!) Barrabasa, gaiztoa
  • Barrabas: (barrabasa!) Barraban, bihurria
  • Bihotzgogor: (bihozgogorra!) Sentimendubakoa
  • Denganino: (dengañinoa!, denganiñue!) Okerra
  • Drogoso: (drogosoa!, drogosue!) Bihurrikerietan dabilen umea
  • Esangaiztoko: (esangaiztokoa!, esangaiztokue!) Esandakoa ez dauana egin
  • Esantxarreko: (esantxarrekoa!, esantxarrekue!) Madarikazioak erabiliz berba egiten dauana
  • Eskuarin: (eskuariñe!) Beti joteko prest dabilena
  • Faltsu: (faltsue!) Egia ez dabilena
  • Guzurti: (guzurtidxe!) Guzur asko esaten dituena
  • Harrapatari: (arrapataridxe!) Dena bereganatu gura dabena
  • Inpernuko deabru: (inpernuko diabrue!) Gaiztakeria askoren jabea
  • Judio: (judidxoa!, judidxue!): Intentzio txarreko azkarra
  • Kitano, kitana: (kittanoa!, kittanie!) Guzurretan eta engainuetan dabilena
  • Lotsabako: (lotsabakoa!, lotsabakue) Gizalegez hezibakoa
  • Lupu: (lupue!) Azpijokoetan dabilena
  • Madarikatu: (madarikatue!) Izate txarra dauana
  • Oker: (okerra!) Gaiztokeriak egiten dituena
  • Osti: (gizonostidxe!, umeostidxe!) Pertsona txarra
  • Saguzar: (saguzarra!) Asko jakin eta beti berea egiten dauana
  • Sasiosteko: (Sasiostekoa!, sasiostekue!) Bere bikotea ez danarekin sortutakoa
  • Sorgin: (sorgiñe!) Gaiztokeria askoren jabea
  • Traste txar: (traste txarra!) Gaiztoa
  • Txakur: (txakurre!) Haginka eginda, daukazuna kenduko deutsuna
  • Txakurkume: (txakurkumie!) Txakurraren kumea
  • Txarri: (txarridxe!) Besteei beti txarto egiten dabilena
  • Zantar: (zantarra!) Gauza txarrak egiten dituena
  • Zapo: (zapoa!, zapue!) Azpikerien bidez kalte egiten dauana

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.