Urdaibai Biosfera Erreserba/Euskar/Berbeteari gatza eta piperraa

Berbeteari gatza eta piperra [aurkibidera joan]

2. Izaerazko ezaugarriak:

GANORABAKOARI

  • Agure zoro: (agure zoroa!, zorue!) Ganorarik bakoa; bere adinari ez dagokiona
  • Buruarin: (buruariñe!) Txoriburu, zentzubakoa
  • Burubako: (burubakoa!, burubakue!) Txolin, ergela
  • Ganorabako: (ganorabakoa!, ganorabakue!) Sustentzibakoa
  • Gatzibako: (gatzipakoa!, gatzipakue!) Ganorabakoa
  • Gauzeztan hutsa: (geuzeztanutsa!) Ez dauana ezertarako balio
  • Kankala: (kankalie!) Ganorabakoa
  • Mamala: (mamalie!) Adimen gutxiko burubakoa. Gauzak modu desegokian egiten dituena.
  • Petobako: (petobakoa!, petobakue!) Ez dana ezertaz arduratzen
  • Sustentzibakoa: (sustentzibakoa!, sustentzibakue!) Ardurarik ez dauana
  • Susterbako: (susterbakoa!, susterbakue!) Ganorabakoa
  • Txairo: (txairoa!, txairue!) Buruarina
  • Txatxala: (txatxalie!) Buruarin berritsua
  • Txolin: (txoliñe!) Burubakoa
  • Txontaburu: (txontaburue!) Txoriburua
  • Txoriburu: (txoriburue!) Buruarina
  • Txotxolo, txotxola: (txotxoloa!, txotxolie!) Memelo, buruarina
  • Txitxilinborlas: (txitxilinborlas!) Buruarin ardurabakoa
  • Trentibako: (trentinbakoa!, trentinbakue!) Patxadabakoa
  • Zoroa: (zoroa!, zorue!) Zentzunik gabe jokatzen dauana

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.