Urdaibai Biosfera Erreserba » Etnografia » Ermitak

Izena: La Piedad.

Parrokia:San Martineko Fabrika-Liburuan aipatzen da.

Ohar historikoak: 1793ko maiatzaren 31n Francisco Mateo Agiriano Jaunak Kalagorriko Gotzainak egindako bisitaldian baseliza hau aipatzen da. Ondo zegoela zioen. Era berean, aldarean ez zeudela ez maindirarik ez sakrarik esaten zuen. Horregatik, Juan Jose Mendozari "de quien se dice ser las expresada Hermita" agindu zion auto hau argitaratu eta hamabost egunen epean aldarearen gainean beste bi material jar ditzala, dagokion hirurekin estalita egon dadin. Era berean, bere ateak ezin ziren modu biolentoan zabaldu eta bertan baselizari ez zegokion ezer ezin zen gorde. Horrela egin ezean, hogei dukateko zigorra ordaindu beharko lituzkeela eta gainera legeak ezartzen dituen bestelako neurriak ezarriko zitzaiola.

1847ko autoan ez da aipatzen baseliza hau.

Oharrak: Iturrizak ez du aipatzen.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.