Urdaibai Biosfera Erreserba » Etnografia » Ermitak

Izena: San Kristobal.

Parrokia: Gerrikaitzeko Andra Mariaren Natibitatea.

Kokapena: Mendixka batean dago, Oiz gainaren ipar-mendebaldean, itsaso-mailatik 791 m-ra. Isolatuta. Bere inguruko lautadak San Kristobaleko Zelaia izena du.

Sarbidea: Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz eta Zugastieta arteko errepidean, 45 km-an, ezkerretara, baso-bidetik, desbideratzea hartu behar da. Ondoren, eskumatara, baso-bidetik hartu. Azkenean, baso-bide honetatik baselizara helduko gara.

Deskribapena: Oinplano angeluzuzena (12,90 x 7,30 m) du. Bistan dagoen harlangaitzezko hormak eta harlanduzko ertzak. Bi isurialdeko teilatua bi zinbria gainean. Ekialdean eta mendebaldean bi gurutze daude. Barnealdean, bi zinbrietako baten inguruan burdinazko hesiak aldarea baselizaren gainontzekotik banatzen du. Ateburudun burdinazko atea hegoaldean. Bi leihoburudun leiho hegoaldean. Gezi-leiho bi iparraldean. Harrizko harlauzadun zorua.

Irudiak: San Kristobal.

Artapena: Ona.

Oizko San Kristobal
Oizko San Kristobal.

Jaia, kultua eta errituak: Uztailaren 10ean, San Kristobal eguna. Gaur egun, jaia, hurrengo domekan ospatzen da.

Egun horretan hiru meza ospatzen dira: bi baselizaren barnean eta bat, eguraldiak laguntzen badu, kanpoan. Herri erromeria.

San Gregorioren Letaniak: Garai batean, maiatzaren 9an San Gregorio egunean, meza ospatzen zen. Egun horretan, Ibarruriko parrokiatik errogatiban joaten zen baseliza honetara.

Eskaerak eta eskaintzak: San Kristobalengana jotzen da belarriko minak sendatzeko. Gaur egun oraindik bertan bedeinkatutako olioa belarrian ematea ohitura da.

Tradizioaren arabera baseliza honetan olio-eskaintzak egiten ziren. Gaur egun, berriz, xirioak eta dirua eskaintzen dira.

Aztarnategia: Litekeena da baselizarekin batera aztarnategia egotea, zeramika zati bat topatu da-eta. Zeramika zati horri bertako ohiko zeramika esaten zaio eta erromatarren sasoietakoa da. Harresi baten zimenduak ere topatu dira, baina ez dakigu ezer horren jatorriaz. Indusketarik ez da egin eta, hala eta guztiz ere, zaila da noiz egin zen jakitea. Edozelan ere, Kristo osteko I. eta V. mende bitartekoa izango dela uste da.

Oharrak: Bere ezaugarriengatik baseliza-aterpetzat har daiteke. Mendebaldean aterpetxea du. Bertan, harrizko mahai, egurrezko banku luzeak eta beheko sua ditu. Baina barnea bera, burdina-hesiak banatzen duenez aldare-presbiteriotik, aterpe moduan ere erabil daiteke.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.