Urdaibai Biosfera Erreserba » Etnografia » Ermitak

Izena: San Migel Goiaingerua.

Parrokia: San Bizente Mártir.

Kokapena: San Migel auzoan, pinudi baten eta Egurne baserri-etxearen ondoan.

Sarbidea: Antzinako Gerrikaitzgo Hiribilduaren erditik, Arbatzegitik zatozela, ezkerretara, San Migel auzora doan errepidea hartu behar da. Hiri-gunetik 1,5 km-ra baseliza dago.

Deskribapena: Angelu zuzeneko (8,95 x 7,10 m) oin-planoa. Bistan dagoen harlangaitzez egindako hormak eta harlanduzko ertzak. Bi isurialdeko estalkia. Ateburudun atea mendebaldean. Bi gezi-leiho iparraldean. Mendebaldean burdinazko hesia duen leihoburudun leihoa. Harlauzazko zorua. Epistolaren erdian ataripea dago. Ataripe honen atzean behe-sua eta jesalekak dituen aterpea dago. Aurrealdeko harresian, ur bedeinkatuaren pontearen alboan, harri bat dago, hareharrizkoa. Hainbat apaingarri ditu: buru bat erdialdean, gurutze bat goialdean eta botoiak behealdeko alboetan. Aurreko fatxadaren ezkerraldean iturria du. Baselizaren inguruan burdinazko eta harrizko bi eskultura daude.

Irudiak: San Migel Goiaingerua.

Margo-lanak: Jesusen Bihotz Sakratua, Birjina, Aingeru Zaintzailea eta Gurutzetik Jaitsiera.

Artapena: Ona.

San Migel Goiaingerua
San Migel Goiaingerua.

Jaia, kultua eta errituak: Irailaren 29an, San Migel Goiaingeruaren jai-egunean abestutako meza ospatzen da. Ondoren, erromeria eta bazkaria egoten da.

Errogatibak: Igokundearen aurreko hiru egunetako batean Gerrikaitzgo Andra Mariko parrokiatik prozesioan baseliza honetara joaten zen.

Antzinako Parrokia: Bertan egon oi zen Arbatzegiko eliza zaharra 1550.era arte.

Iturrizak baseliza honen inguruan hauxe dio:

"San Miguel en Arbacegui, que asi vien fue Parroquia titulada de Sn. Vicente asta el año de 1554.

La Iglesia Parroquial primitiva de dicha Anteiglesia de la advocación de San Vicente Martir fundada por los labradores Censuarios de los Señores de Vizcaya en el siglo decimo en la loma de Arbacegui, permanece reducida a Heremitorio demolida su Mayor parte con una puerta de laboriosa arquitectura en su costado Meridional; cuio Patronato, decimas y tributos vendieron Juan Alfonso de Mugica y Da. Teresa Gomez de Villela su muger en trescientos veinte y ocho mil maravedis a 15 de Octubre de 1478 al Bachiller Garcia Martinez de Careaga vecino de la villa de Marquina, cuio Nieto Martin Ruiz de Arteaga Señor de la Casa Solar de Munditibar, y Cofrades de Totorica, Aldaca y Berreño determinaron el año 1550 trasladar dicha parroquia a la barriada de Munditibar (que denota ribazo y pradera), por ser el centro de la feligresia; y aunque se opusieron los de Arbacegui, Vriona y Guernica, prevalecio la razon y determinacion de la parte mas poderosa, fabricandola en la heredad que el citado Martin Ruiz, como Patrono, compro a Pedro de Zubicona alias Olajauna; el dia que bajaron las Imajenes, y ornamentos sagrados desde Arbacegui vbo pendencia y fuerte paliza entre los citados Cofrades de Munditibar y demas aderidos y los de Arbacegui, Vriona y Guernica opositores, en el paraje de Sagastiluce de Vengolea;...".

Hilobiak: Iturrizak berak bere Historia General de Vizcaya lanean mendietan eta leku isolatuetan eraikitako eliza parrokialen berri ematen du "en las que aun en el presente existen vestigios y sepulcros", eta beste batzuen artean baseliza hau aipatzen du.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.