Urdaibai Biosfera Erreserba » Etnografia » Ermitak

Izena: San Martin.

Parrokia: Labayruk 1488ko bere kronikan hauxe dio:

"Ignórase dónde se hallaron las dedicadas á Nuestra Señora de la Merced, San Sebastián y San Martín".

Beste autore batzuen aburuz, San Martin auzoan, hirigunearen kanpoaldean zegoen.

Ohar historikoak: Baseliza hau 1547ko Hiriaren Ordenantzatan aipatuta ageri da.

1547 eta XVIII. Mendearen artean baselizaren egoera txartzen joan zen. 1721. urterako bere egoera hain penagarria zenez Diego Arostegik Talaiako Parrokiako maiordomoak txosten batek hauxe dio:

“(...) que la ermita de San Martín sita en la jurisdicción de dha Villa se alla totalmente arruinada y por su indecencia sin efigies ni bultos de santos ni aras en el altar por haberse quitado y colocado en la iglesia Matriz de la dha Villa con asistencia del vicario de ella y tener dos huertas contiguas a ella que sera cada una como un aposento y estar incultas como es notorio. (...)”.

Zabalaren aburuz, XVIII. mendearen hasieran San Matineko ermita hau egoera erabat txarrean (ez zuen efigierik, santuen bultorik... eta bertako ara Talaiko elizan kokatuta zegoen):

"Y como se encontrara en parecida situación la ermita de nueva de San Roque de la Atalaya, el obispo Lepe ordenó el 7 de Agosto de 1722 (año del último incendio de la población), la venta de los despojos y dos huertos de heredades de la de San Martín para fenecer y acabar la de San Roque. Hecho así, la tarde del 6 de Mayo de 1725, estando el ayuntamiento celebrando remate en la casa de Sancti Spíritus, Pedro de Anesagasti maestro cantero, pidió la piedra de la ermita de San Martín que asolaron, según afirmación suya, sin saber la villa con qué autoridad. El alcalde le respondió que no se le podía ofrecer la piedra que deseaba, por ser cosa eclesiástica que solo pendía a representación que se le hiciese al obispo o su provisor a instancia del pueblo. Aseguróle que la villa ignoraba con qué autoridad se pudo haber apeado toda la ermita, menos las paredes, "o por no parte legítima se hubiese echo alguna representación al obispo o su provisor que ha causado en los vecinos de la villa (menos en algunos parciales) bastante dolor".

Arrantzaleen Kofradia: San Pedro Arrantzaleen Kofradiako arduradunak San Martin egunean, azaroaren 11n, aukeratzen ziren. 1963ra arte, Kofradiaren batzar orokorra egun horretan ospatzen zen eta oraindik, egun horretan, tripulazio-aldaketak gertatzen dira. Afariak ere izaten ziren. Ohiko menua gisatutako haragiz, gaztainaz eta intxaurraz osatuta zegoen; arrantza eskasa zenean,, berriz, gaztainaz eta ardoz egiten zen.

Baseliza, San Martin egunean erre zen; hain zuzen ere, itsaso-gizon batzuen afarian alkohol gehiegi edan eta gero.

Sendatzeko gaitasunak: Zabalaren aburuz, debozio handia zuen baseliza honek, batez ere kalenturak zituztenen artean.

1752ko maiatzaren 17ko udal-batzarren akordioen aktan bildutakoaren arabera Jainkoak, San Martinen laguntzaz, miserikordia ugari ematen zituen, eta santutegi horretara erromerian fedean joandako ugari sendatu egiten ziren.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.