Urdaibai Biosfera Erreserba » Etnografia » Ermitak

Izena: San Martin.

Kokapena: Larrabe auzoan kokatuta zegoen; hain zuzen ere, Gernika-Lumotik Bermeora doan errepidearen 38,200 km-tik 50 m-ra. Gaur egun, bere lekuan, San Martintxu o San Martingoiko deituriko baserri-etxea dago.

Ohar historikoak: Agiriei erreparatuz, lehen aipamena, Andra Mariko Baselizaren Kontu-Liburuan egiten da. Bertan, 1623ko martxoan, Aretxeta Lizentziatuak egindako Bisitaldia adierazten da.

“(...) Otrosí mando su mrd. (merced) a los Vos. (vecinos) y parroquianos de la dha. anteigª que ninguno dellos se atreba, ni se someta, de cortar, roçar, ni bender, Robres castaños ni mançanos pertenecientes a la dha. ygª de Murueta como de la hermita de Sr. San Martin...”

Hortik pentsa genezake baseliza kontuetan mozketa egiten den unearen -1596. urtea- eta lehen aipamen dokumental horren artean eraiki zela. 1623tik aurrera baseliza sarri agertuko zaigu aipatuta agirietan.

1861ean, elizatean zeuden eraikinak, etxeak eta logelak erroldatu ziren. Agirian esaten denez San Martin baseliza norberaren jabetzakoa da: “(...) bastante abandonada y no se libra en ella misa alguna”. Data horietan gaur egungo baserri-etxea eraikiko da eta San Martinen irudia Busturiako Axpe auzoko San Kristobal baselizara eramango zen G. Arregiren ustez edo Arrietara Lekunberriren ustez.

Oharrak: San Martintxu baserri-etxearen M-ko fatxadan antzinako baselizarena zen atea itsututa ikus daiteke.

Iturrizak Busturiako Axpeko ermiten artean sartzen ditu: "en jurisdicción temporal de la citada republica de Murueta"

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.