Urdaibai Biosfera Erreserba » Etnografia » Ermitak

Izena: San Mames, herritarrentzat Santimamiñe. On Joxe Miel Barandiaranen aburuz: "no debemos traducir este nombre por el de San Mamés (que a su vez no es más que una vulgarización de San Amando)". Autore berak badio baseliza honetako erromeriaren inguruan hauxe dio: "se celebraba el domingo siguiente al 16 de agosto, San Amando."

Parrokia: Santiago Apostolua.

Kokapena: Basondo auzoan, Ereñozar mendiaren Hego-ekialdean. Izen bereko kobazulotik 150 m-ra.

Sarbidea: Gernika-Lumo – Lekeitio errepidea. 36. km-an eskumara hartu Kortezubi-Nabarniz errepidea. 2,400 km-ra Lezika baserri-etxea dago eta bertatik baseliza ikusi egiten da.

Deskribapena: 13,10 x 9,35 m-ko oinplano errektangeluarra. 2,30 x 3,05 x 2,60 m-ko hiru aldeko abside poligonala. Harlangaitzezko hormak ditu eta harlandunak ertzak. Lau isurialdeko estalkia. Hego-mendebaldeko fatxadan kanpaia dago puntu erdiko arkuaren azpian. Ate dinteldunak hego-mendebaldean eta hego-ekialdean. Gezi-leihoa eta leiho dintelduna hego-ekialdean. Lur egosiko baldosazko zorua. Sarrerako atearen gainean teiladun aterpe txikia. Hego-mendebaldeko ateak sartzeko maila du eta atearen ateburuan hilarrien hondakinak daude. Hilarriotan marrazki geometriko desberdinak eta eguzkiaren ikurrak daude.

Irudiak: San Mames, San Antonio Abatea eta Maria Birjina Haurtxoarekin.

Artapena: Ona.

San Mamés
San Mamés.

Jaia, kultua eta errituak: Abuztuaren 7an, San Mames egunean, abestutako meza eta herri-erromeria ospatzen dira. Egun horretan, Kofradiak eta Udalak pattarrarekin, ogiarekin eta bakailao gaziarekin eskertzen zuen. Gaur egun, ospakizuna, hurrengo igandera atzeratu da.

Erreguak: Kortezubiko parrokiatik ermita honetara joaten zen errogatiban Igokundearen bezpera egunean (asteazkenean). Ura eta gatza bedeinkatzen zen eta bertaratutakoen artean banandu ere egiten zen, ortuetan eta kortetan zabaltzeko.

Sendatze-gaitasunak: San Mames parte-hartzea eskatzen da amets gaiztoak ez izateko. Ohitura zen oheratu orduko hauxe esatea: "San Ames, bart ein dot amets / ona ba-da, bion aldez, / txarra ba-da, beyu artez" ("San Mames / bart egin dut amets / ona bada, bion alde, / txarra bada, joan bedi artez".

Antzinako parrokia: Baseliza honen inguruan Iturrizak hauxe dio: "...San Mamés en la falda del pináculo de Hereñozaar con tradición de haber sido antiguamente Parroquia, desde la qual se trasladó a la Colina de Cortezubi; cuyo Patronato fue siempre divisero según consta del Testamento otorgado por Gonzalo Gomez de Butron a 2 de Junio de 1416."

Ehortzeak: Herriko tradizioaren arabera ohikoa zen Kortezubitik, Gautegiz Arteagatik eta Ibarrangelutik udalerri horietan hildakoen gorpuak baseliza horretara eramatea, bere inguruan lurperatzeko. Indiar gaztainondoen landaketa dagoen tokian giza gorpuen hondarrak aurkitu ziren. Ondoko Lezika baserri-etxekoek badiote bere arbasoak leku horretan lurperatuta daudela.

Hilarriak: Sarrera nagusiko tunel ateburuaren gainean hilarrien zatiak daude. Behe-erliebean erradiodun hiru gurpil daude, horietako bi zatituta daude. Euren diametroa, handitik txikira, 48, 27 eta 19 cm da. Inguratuz otsoen haginen lerroa dago, eta bere azpian zuloa dago. Hareharrizkoa da tailatutako harria. Baselizara sartzeko mailan, hilarriaren beste zati bat dago. Honetan, otsoen haginen behe-erliebean gainjartzen diren eta elkar hartzen dituzten grabatutako lau arku daude. Hareharrian ere tailatutakoa da.

Baselizaren barnean 85 x 43 cm-ko neurriak dituen hilarri diskoidalaren zatia ikus daiteke. Ez du marrazkirik ez eta inskripziorik ere. Zati hau kareharrian eginda dago, eta ez hareharrian, sarrerako beste zatiak bezalaxe.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.