Urdaibai Biosfera Erreserba » Etnografia » Ermitak

Izena: San Luis Gonzaga.

Parrokia: San Martin Gotzaina.

Kokapena: Lekerika auzoa. Gaina batean, isolatuta eta sasiarkaziz inguratuta, 24 zenbakidun eraikinaren ondoan.

Sarbidea: Mungia - Gernika-Lumo errepidean 23. km-an ezkerraldera hartu Olatxura doan herri-bide bat. 2 km-ra, Lekerikagoikoa baserri-etxearen parean, asfaltatutazko bidea hartu. Bost minutura ermita dago.

Deskribapena: Oin errektangeluarra (7,00 x 5,80 m). Harlangaitz txukuneko hormak ditu eta ertzak harlanduzkoak dira. Bi isurialdeko teilatua. Bao bakarreko burdinazko kanpai-horma du eta bertan kanpaia dago. Eraikinaren mendebaldera eta hegoaldera dinteldun bi ate daude. Hegoaldera dinteldun leihoa dago. Zementuzko zorua du.

Irudiak: San Luis Gonzaga, Gurutze Santua (lepoa moztuta) eta Fatima Birjina (lepoa moztuta).

Artapena: Ona, XXI. mendearen hasieran eraberritu egin baitzen.

San Luis Gonzaga
San Luis Gonzaga.

Jaia, kultua eta errituak: Ekainaren 21ean, San Luis Gonzagaren jai-egunean, meza ospatzen da. Aitzinean, erromeria egiten zen.

Hurrengo egunean, ekainaren 22an, auzoko hildakoen aldeko meza ospatzen zen.

Erreguteak: Fruizko parrokiatik errogatiban joaten zen baseliza honetara.

Oharrak: Baseliza honetan beneratu Justo eta Pastor Santuen irudiak Fruizko parrokoari eman zitzaizkion. Iturrizak, XVIII. mendearen amaieran, eta Delmasek, XIX. mendearen amaieran, egindako lanetan ez da aipatzen ermita hau. Beraz, data horiek baino beranduago eraiki zela pentsa genezake. Edozein kasutan ere, kontuan izan behar da "Justo eta Pastor Santuen" moduan deitzen jarraitu izan dutela, bi santu horien izena daraman ermita 1888an bota bazen ere.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.