Urdaibai Biosfera Erreserba » Etnografia » Ermitak

Izena: Karmengo Andra Mari, herritarrentzat Karmengo Birjiñie.

Parroquia: Almikeko Asuntzioko Andra Mariaren parrokiaren laguntzailea. Mañu eta Arronategi auzoei zerbitzatzen die.

Kokapena: Mañu auzoan, Laubidieta deituriko leku baten espaldan dago, Bilbao-Bermeo errepidearen aldamenean.

Sarbidea: Bilbao-Bermeo errepide orokorraren eskumaldean.

Deskribapena: Oin-plano errektangeluarra (19,70 x 11,50 m) du. Bost aldeko abside poligonala. Alde bakoitza 3,30 m-koa da. Barnealdean, presbiterioa eta nabea puntu erdiko arkuan banatzen dira. Harlangaitzezko hormak eta harlanduzko ertzak. Hiru bular-horma Iparraldean eta Hegoaldean. Bi isurialdeko teilatua. Lau baodun dorrea kanpaiarekin eta burdinazko gurutzean errematatuta mendebaldean. Puntu erdiko arkua duen atea mendebaldean eta hegoaldean. Fatxada nagusian bao zirkularra eta beste hiru hegoaldean. Harlauzazko zorua. Egurrezko korua du. Oinetatik zabaltzen den arkupea du, Ebanjelioaren eta Epistolaren aldean. Mendebaldean hilobiak jartzeko harrizko mahaia dago. Ataripera sartzeko eskalinata bat igo behar da.

Irudiak: Karmengo Birjina, Santa Luzia, San Antonio Abate eta Jose Maria Muñozek egindako Erdi Aroko margoak. Sakristian ondoko irudiak gordeta daude: Paduako San Antonio, Jesusen Bihotz Sakratua, San Jose eta Karmengo Andra Mari.

Karmengo Andra Mari
Karmengo Andra Mari.

Artapena: Ona

Jaia, kultua eta errituak: Uztailaren 16an, Karmengo Amaren egunean, abestutako meza eta herri-erromeria dago. Egun horretan, parte hartzaileen artean banatzen diren eskapularioak bedeinkatzen dira.

Uztailaren 17an, San Inazio egunean, Gaztelugatxeko San Joanera erromesaldian doazen Arrietako bizilagunak itzuleran, Karmengo baseliza honetan, otoitz egiten dute.

Ekainaren 13an, Paduako San Antonioren eguna, meza dago.

Lehen, San Antonio Abate egunean, urtarrilaren 17an, mezaren ostean, abereak bedeinkatzen dira. Horretarako, baselizaren zelairaino eramaten zen. Meza eta bedeinkapen hori Anaidiak antolatuta zegoen.

Abenduaren 13an, Santa Luzia egunean, herri-meza eta herri-erromeria ospatzen ziren.

Errogatibak: Igokundearen aurreko astearteetan errogatiban, Asentzijjo letañie, baseliza honetara joaten zen.

Kanposantua: Kanposantu propioa du. 1968an eraberritu zen Gotzon Garitaonaindia hildako parrokoaren zuzendaritzapean. Hilobien gainean hilarri diskoideak kokatu ziren. XXI. mendearen hasieran berriz eraberritu zen.

Oharrak: Iparekialdeko horman harrian ondoko inskripzioa dago:

GARITAONANDIA TA GORORDO TAR / GOTZON / GURE ABADEA / MAÑUN 1963-70 / "Guk, zure eŕi / eskeŕak / emongo dautsuguz beti Jauna / 78 gn. Salmotik".

Sagaratze-data: Zabalaren arabera, 1887ko uztailaren 16an sagaratu zen.

"...Dando cima al proyecto por los vecinos de Mañúa y parte de Arronátegui y San Miguel dentro de los 22.400 metros cuadrados adquiridos en Laubidieta, la ermita fue consagrada a Nuestra Señora del Carmen el 16 de julio de 1887, asistiendo a la ceremonia el ayuntamiento en pleno y con bandera":

Almikeko Parrokiako Artxibategian Mañuko eliza honen Bedeinkazio-Akta, Gotzainaren baimena eta bestelako agiri batzuk (1888 urtea) gordetzen dira.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.