Urdaibai Biosfera Erreserba » Etnografia » Ermitak

Izena:Izena: Jesus Gurutziltzatua, Guruztokiaren Baseliza.

Parrokia: Asuntzioko Ama.

Kokapena: Busturiako Axpe auzoan kokatuta dago, eliza parrokialatik 50 m-ra hain zuzen ere. Ermitatik gertu antzinako galtzada dago.

Sarbidea: Gernika-Lumotik Bermeorako errepidean 40,600 km-an errepidea hartu ezkerraldera. Baseliza 100 m-ra dago.

Deskribapena: Oin angeluzuzena (6,25 x 5,75 m). Absidea harlanduzkoa da, eta horren ostean harlandua. Estalkia egiteko teilak eta egurra erabili zituzten; hiru maldakoa da. Sarrerak harrizko zutabe bi dauzka albo bakoitzean, eta horien gainean apaindutako kapitelak eta burdina-hezia. Behegaina, osterantzekoen bezalakoa da: harri zabalekin eginda dago. Arkupea ermitaren luzera du ia. Oinean dago, hareharrizko sei zutaberen gainean.

Irudiak: Kristo Santua.

Artapena: Oso ona. Auzo-lagunek 1980an eraberritu zuten.

Jesus Gurutziltzatua
Jesus Gurutziltzatua.

Jaia, kultua eta errituak: Irailaren 14an, Gurutze Santauren egunean, meza dago. Lehen, herri-erromeria egoten zen. Maiatzaren 3an, Kurtzio Eguna ospatzen da mezarekin.

Duela urte gutxi arte, herriko kaleetatik zihoan Aste Santuetako prozesioa baselizaren aurrean geratzen zen.

Hileta-ospakizunetan, parrokiara eraman baino lehenago, baselizaren barnean mahai baten gainean hilotza jartzea eta Misererea abestea ohitura zen.

Jesukristoren bost zauriei bost otoitz egitea ohikoa da.

Eskaintzak: Antzina olioa, gaur egun kandelak eta dirua, eskaintzen dira.

Oharrak: Esan izan da ermita 1496koa dela, sarrerako habe batek idazpuru hau zuelako: “1497-1499. KURTZIJJO”. Hala eta guztiz ere, ezin dugu datu hori egiaztatu, gaur egun idazpuruaren arrastorik, ez osterantzeko agirik, ez dagoelako.

1793ko bisita-autoaren arabera, Kurtzio ermita ondo zainduta zegoen: “Asi bien visitó la Hermita titulada de la Santa Cruz que se halló decente, y quando se celebra en ella el Santo Sacrificio de la misa, la provee de ornamentos la Parroquia”.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.