Urdaibai Biosfera Erreserba » Etnografia » Ermitak

Izena: Santa Eufemia.

Parrokia: San Bizente Martiri.

Kokapena: Gola auzoan, Gola baserritik oso gertu.

Sarbidea: Gernika-Lumo eta Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz arteko errepidean41 km-an eta Golako errekaren gaineko zubira heldu orduko Gola auzora doan auzo-bidea eskumara hartu behar da. Baseliza, gutxi gora-behera 2 km-ra dago. Bere ondotik PR BI-171 igarotzen da.

Deskribapena: Angelu zuzeneko oinplano txikia (8,60 x 6,40 m) dauka. Harlangaitzezko hormak eta harlanduzko ertzak ditu. Bi isurialdeko teilatua, zinbria baten gainean. Puntadun arkua ipar-ekialdean. Hego-mendebaldeko, hego-ekialdeko eta ipar-ekialdeko hormetan gezi-leiho bana du. Zeramikazko harlauzadun zorua du. Oinetan arkupea du. Bertan, harrizko aldarea dago, aurreko hormari itsatsita.

Irudiak: Santa Eufemia eta Ama Birjina.

Artapena: Oso ona, 2008ko irailean eraberritu baitzen.

Santa Eufemia
Santa Eufemia.

Erreguteak: 1972ra arte, gutxi gora-behera, irailaren 16an, Santa Eufemia egunean, meza eta herri-erromeria ospatzen ziren.

Jaia, kultua eta errituak: Jaiaren egun berean, Mendatako parrokiatik errogatiban joaten zen. Baselizan bertan, ura bedeinkatu eta parte-hartzaileen artean banatzen zen. Udalak patarraz eta ogiz eskertzen zien.

Garriko minak osatzeko eskaera egiten zaio Santa Eufemiari.

Kondaira: Tradizioak dioenez "la ermita fue construida por ser lugar frecuentado por brujas, que desaparecieron una vez construida".

Oharrak: Gola baserriaren jabetzakoa da. Baseliza, Mendatako Albiz auzoaren eta Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz udalerriaren mugan kokatzen da.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.