Urdaibai Biosfera Erreserba » Etnografia » Ermitak

Izena: San Bartolome.

Izena: Asuntzioko Andra Maria.

Kokapena: Isla Goikoa auzoan, tontorrean eta artadi baten ondoan, Ozamiz baserri-etxetik oso gertu.

Sarbidea: Gernika-Lumotik Ibarrangelura errepidean, Laidatik, 40,500 km-an eskumara, Isla Goikora doan auzo-bidea hartu behar da.

Deskribapena: 8,15 x 6,70 m-ko oinplanoko eraikina. Harlangaitzezko horma eta harlanduzko ertzak. Estalkia lau isurialdekoa zinbria baten gainean. Baodun harrizko kanpai-horma kanpaiarekin Ate eta leiho dintelunak ipar-ekialdean. Zementuzko zorua.

Irudiak: San Bartolome, San Antonio eta Fatimako Ama Birjina.

Koadroak: Santa MarĂ­a del Perpetuo Socorro, Jesus Heriotzara Kondenatua, San Jose, Ume Jesusen Aurkezpena Elizan, Mariaren Bihotza eta Gurutzearen Jaitsiera.

San Bartolome baseliza (Gautegiz Arteaga)
San Bartolome baseliza (Gautegiz Arteaga).

Artapena: Ona.

Jaia, kultua eta errituak: Abuztuaren 24an, San Bartolome egunean, meza eta erromeria dago.

Oharrak: Ozamiz baserriaren jabetzakoa da.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.