Urdaibai Biosfera Erreserba » Etnografia » Ermitak

Izena: San Bartolome.

Parrokia: Asuntzioko Ama

Kokapena: San Bartolome auzoan, San Bartolometik Axpera doan auzo-bidearen ondoan.

Sarbidea: Gernika-Lumotik Bermeora errepidean, 40 km-an, ezkerrera hartu herri-bidea. Baseliza 300 m-ra dago.

Deskribapena: Oinplano angeluzuzena (11,80 x 6,70 m). Bistan dauden harlangaitzezko hormak eta harlanduzko ertzak. Lau isurialdeko teilatua du bi zertxen gainean. Kanpai-horma harlanduzkoa eta bao bakarrekoa. Bertan, kanpaia dago. Ateburudun atea hego-ekialdean. Leihoburudun bi leiho ditu ipar-ekialdean eta hego-mendebaldean. Harrizko harlauzak zoruan. Korua egurrezkoa da. Oinetan dagoen arkupeak bi zutabe ditu.

Irudiak: San Bartolome, Magdalena eta San Agustin.

Artapena: Ona. Auzo-lagunek 1980an eraberritu zuten.

San Bartolome
San Bartolome

Jaia, kultua eta errituak: Jaieguna, abuztuaren 24an, San Bartolome egunean. Abestutako meza eta herri-erromeria dago Angizko Zelaian.

Bermeoko arrantzaleak baseliza honetara joaten ziren. Aldarean arrantza ona lortzeko eskaerak idazten zituzten.

Eraberritu arte exbotoak zituen.

Oharrak: Atearen ateburuan, harrian landuta, ondoko data dago: 1794.

San Bartolomeren irudiaren inguruan Carmelo Echegarayk hauxe dio:

"La actual ermita de San Bartolomé es posterior al año 1700; pero se cree que procedía de la construcción anterior una imagen muy tosca del Santo Apóstol que antes guardaban en el caserío Anguiz".

Maria Victoria Gondrak berriz ondokoa dio:

"...un retablo barroco y la imagen del patrono, que algún autor colocó en el caserío Anguiz; sin embargo los moradores de él, que habitan hoy una casa vecina (...), no recuerdan haber tenido la imagen en su morada y sólo por transmisión oral creen haber escuchado a sus mayores que en alguna ocasión ésta se ocultó en el pajar."

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.