Urdaibai Biosfera Erreserba » Etnografia » Ermitak

Izena: San Antolin.

Parrokia: Asuntzioko Andra Maria.

Kokapena: Zelaieta auzoan, mendi hegalean. San Antolin baserri-etxetik 75 m-ra.

Sarbidea: Gernika-Lumotik Lekeitiorako errepidean, 41 km-an, ezkerrera bidezidorra hartu behar da.

Descripción: 14,10 x 7,20 m-ko oinplanodun eraikina. Zuriz luzitutako harlangaitzezko hormak eta harlandun ertzak. Bi isurialdeko estalkia lau zinbrien gainean. Bao bakarreko zementuzko kanpai-horma kanpaiarekin eta gainaldean zementuzko gurutzea. Puntadun arkua duena atea hegoaldean. Bost gezi-leiho iparraldean eta bat aldare ostean. Hegoaldean bi leiho dinteldun. Zementuzko zorua.

Irudiak: San Antolin.

San Antolin baseliza (Gautegiz Arteaga)
San Antolin baseliza (Gautegiz Arteaga).

Artapena: Oso ona. XX. mendearen amaieran berritu egin zuten. Lehenago erre egin zuten.

Jaia, kultua eta errituak: Irailaren 2an, San Antolin egunean, Abestutako meza eta erromeria ospatzen da. Irailaren 3an eta 4ean jaia luzatzen da.

Erreguak: Igokundearen hiru egunetik batean Gautegiz Arteagako parrokiatik baseliza honetara errogatiban joaten zen.

Kontu-Liburuan, 1948an hauxe aipatzen da:

"desde tiempo inmemorial, venían a esta Ermita las Rogativas de las parroquias de Natxitua, Ibarrangelu, Ereño y Kortezubi el día de la festividad de San Antolin, anualmente. Todas estas parroquias solían tener ya sus misas celebradas para la Misa solemne de este cabildo, al que solían ayudar en la diaconación".

Gaur egun ez da errogatibarik egiten.

Azoka: liburu horretan ondokoa adierazten da:

"También se solía celebrar en la campa de esta Ermita un pequeño mercado de hortalizas, frutas y de aves".

Gaur egun ez dago azoka hori.

Antzinako Parrokia: Iturrizaren arabera, "con tradición de haber sido la primitiva parroquia de Gautiguiz".

Aurrekoa baiezta daiteke baseliza honetan duela urte gutxira arte bizirik iraun duen tradizioarekin:

"El día 17 de Enero (festividad de San Antonio Abad) se subía a dicha ermita, en la cual el Clero de esta parroquia celebraba a las nueve la misa del día. Los fieles asistían con sus velas y paño de sepultura y responsos, y al fin de la misa se rezaban los responsos. El 18 de octubre (festividad de San Lucas Evangelista) el mismo Clero y fieles subían a dicha ermita. Este día se cantaba el nocturno de los difuntos; se celebraba misa diaconada de difuntos; se leía la lista de los fallecidos en la parroquia y se cantaba un reponso solemne y se recorrían las sepulturas".

Ehortzeak: Egindako indusketetan giza hezurrak agertu dira.

Oharrak:

Ermitauen etxeak edo berrogeialdiko etxea: Baseliza honetan, Kontu-Liburuen arabera, ermitauentzako etxeak zeuden:

"En su parte del Este, esta Ermita tenía adosada una casucha, que en su principio se cree, que fuera de utilidad del ermitaño. Más tarde, según se conserva la tradición verbal, sirvió dicha casucha para retirar a los afectados por el cólera y cobijarlos durante la cuarentena, sirviéndoles de hospicio. Últimamente, se retiraban los pordioseros."

Hegal batean, agiriak argitu egiten du:

"Cuarentena quiere decir que los que venían a este pueblo afectados de cólera, tenían la obligación de refugiarse en esta casucha 48 horas. Si durante esas horas no daba señales de cólera, pasaban a sus respectivas casas."

Gautegiz Arteagako Andra Mariako Parrokia Orriaren zenbaki baten aipatzen denez 1948an aipaturiko etxea desagertu zen baselizarekin batera erortzear zegoelako.

Eraberritzea: Urte berean, 1948an, eliztar guztiei irekitako laguntzarekin konpondu eta berritu egin zen. Aipaturiko liburuan zaharberritze aldera jasotako diru-laguntzen berri ematen da.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.