Urdaibai Biosfera Erreserba » Etnografia » Ermitak

Izena: Santa Kruz, herritarrentzat Santakrutz.

Parrokia: Idibaltzagako Asuntzioko Andra Maria.

Kokapena: Bizkaigane auzoan. Isolatuta. Tontor baten gainean dago, bertara heltzeko harrizko eskailerak erabili behar ditugularik.

Sarbidea: Gernika-Lumotik Errigoitirako eskualdeko errepidea. Errigoitin eskumara hartu Metxikara eta Bizkaiganera doan auzo-bidea. Ermita 2,750 km-ra dago. Azken partean harrizko eskailerak igo behar ditugu.

Deskribapena: Oin-plano errektangeluarra (14,55 x 5,50 m)cdu. Harlangaitzezko hormak eta harlanduzko ertzak angelu batzuetan. Eraikinaren hegoaldea egiteko hilarri baten eta sarkofago baten hondarrak erabilia dira. Bi isurialdeko estalkia du eta hiru hagek eusten dute. Ate dintelduna I-an. Aldarearen ostean bi leiho-zulo. Lurrean, lur egosiaz egindako baldosak ditu. Aldarearen ostean arkupe txikia du. M-ko fatxadan harrizko gurutzea du. Hormetariko bateko hilarri batek 1937ko borroka gogora ekartzen du.

Irudiak: Gurutzea. Antzinako gurutzea lapurtu egin dute.

Artapena: Ona.

Jaia, kultua eta errituak: Irailaren 14an, Santa Krutz egunean. Herritarren artean hurrengo igandean ospatzen da jaia. Meza nagusia eta erromeria izaten dira.

Dueta urte gutxira arte, maiatzaren 3an, Gurutze Santuaren Asmakizun egunean, baselizaraino errogatiban joaten zen. Prozesioa Errigoitiko parrokian hasten zen. Sanlloanteko ermitan geldialdia egiten zen eta Bizkaiganekora igotzen zen meza ospatzera. Joandakoei, meza ostean, pattarra eta ogia ematen zitzaien.

Igokundearen aurreko egunean ere parrokiatik baseliza honetara igotzen zen prozesioan letaniak eginez. Guda zibilaren ondoren errogatibok gainbeheran joan dira.

Kondairak: 1918an Jose Migel Barandiaranek Errigoitiko Juan Arrien Jaunak kotaturiko ondoko kondaira bildu zuen:

"(...) Cuentan que el pueblo de Errigoiti trató de construir su iglesia parroquial en el lugar que actualmente ocupa la ermita de Santakrutze del mismo término. Con ese propósito los vecinos reunían allí piedras y demás material necesario: mas todo desaparecía durante la noche; la Virgen Santísima lo transportaba secretamente a la colina donde está ahora emplazada la iglesia. Alguien se puso en acecho para ver quien era el trabajador nocturno que hacía frustrar la labor de los rigoitianos. Entonces la Virgen, que guiaba una pareja de bueyes dijo:

Aida idi baltz eta gorrijori Aida, - buey negro y rojo,
Jauzi daikojola begijak horreri. - Sáltenle a ese los ojos.

Al instante quedó ciego el que estaba acechando.

En vista de tal prodigio, el pueblo desistió de su empeño de construir la iglesia en Santakrutze y edificó la actual de Ntra. Sra. de Idibaltzaga, llamada así, según dicen, por aquellas palabras idi baltz (=buey negro) que pronunció la Virgen".

Hilarria eta sarkofagoa: Kokapen hau Goi Erdi Aroko nekropoli baten erdigunea izan daiteke, bertan aurkitutako hilarri eta sarkofago apurtu baten hondarretan oinarrituta behinik behin. Hilarria, baselizaren sarreraren atea dagoen eskumaldean, altuera erdira, kokatuta dago. Sarkofagoa, berriz, arkupera ematen duen ertzean dago.

Hilarria baliteke erromatarren garaikoa izatea. Horretatik kontserbatu den zatiak borobili itxura du eta bistan dagoen aldean marra bikoitz sakona du, itxuraz Zaratamoko San Lorentzo eta Elorriagako San Pedroren antzekoa; bai teknika berak eta bai marren arteko distantziak, erromatarren garaiko hilarria gogora arazten digute, Sollube mendiaren aldapetan eta inguruetan daudenak bezalakoak.

Sarkofagoaren hondarrak Goi Erdi Arokoak dira, balizko hilerriaren moduan.

Oharrak: Baselizaren atzeko aldean dagoen harrizko plaka batek hauxe dio:

1984 / Errigoitiko Udaletxeak / 1936ko Gudan Hildako Gudarien / Omenez.

Inskripzioaren gainean Euskal Herriko mapa baten erliebea dago lauburu batekin.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.