Urdaibai Biosfera Erreserba » Ingurumena » Ekosistemak » Erakunde desberdinek ekosistemekin lotutako aurrera eramandako aktibitateak » Aparteko zuhaitzak

Eusko Legebiltzarrak 16/1994ko Legea, ekainaren 30ekoa, Euskal Herriko Natura Babestekoa onartu zuen. Lege honen III. Atalburuan babestutako hiru naturgune-mota desberdin ezartzen dira. Bata, Natura-Parkeak, Urkiola edo Gorbeia bezalakoak, bestea, Biotopo Babestuak, Gaztelugatxekoa adibidez eta, hirugarrena, Aparteko Zuhaitzak.

Urkietako artea.
Urkietako artea.

Urdaibain badugu Aparteko Zuhaitz bat, Urkietako artea hain zuzen ere. Bere zenbait ezaugarri (tamaina, edertasuna, hostailaren trinkotasuna eta hazkuntzaren ondoriozko morfologia) direla eta, maiatzaren 16ko 265/1995 Dekretuaren bidez, Aparteko Zuhaitza izendatuz, babestea erabaki zuen Eusko Jaurlaritzak.

Izen arrunta Urkietako artea
Izen zientifikoa Quercus ilex
Kokalekua Muxikako San Roman auzoa, Urkieta baserritik oso gertu.
UTM 30 T-WN-236.923
Ezaugarriak Perimetroa 1,3 m-ra (d): 4,3 m
Fustearen altuera (f): 1,5
Altuera osoa (h): 12 m
Adaburuaren diametroa (c): 26 m
Zuhaitz honen adaburu zabal, berezi eta ikusgarriaren estalpean abereak, lurra lantzeko tresnak eta egurra gordetzen dira, eguraldi txarretik babesteko. Egin zaizkion adarren inausketaren ondorioz, zuhaitza gehienbat zabaletara hazi da, altueraren kaltetan.
Nola iritsi Gernikatik Amorebietara doan 6315 eskualdeko errepidean, Muxikako tren-geltokira heldu baino zenbait metro lehenago, ezkerrera San Romanera doan desbideratzea hartu behar da eta bertatik jarraitu errepidea amaitu arte.
Kontserbazio-egoera Arazorik gabe, nahiz eta adar handiak euskarriekin eutsita dauden, adarrok ez apurtzeko.

Taula: Urkietako artearen ezaugarriak.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.