Urdaibai Biosfera Erreserba » Ingurumena » Ekosistemak » Erakunde desberdinek ekosistemekin lotutako aurrera eramandako aktibitateak » Urdaibai Migration Center

Urdaibai Bird Center Aranzadi Zientzia Elkarteak kudeatutako zentroa da, eta hegaztiei buruzko zein hegaztien migrazio eta habitatei buruzko ikerketan eta dibulgazio zientifikoan aritzen da.

Ekipamenduaren ezaugarri nagusia da paduraren behatokia ere badela.

Atlantiko ekialdeko migrazio-bidean dauden hezeguneetako hegaztien azterketan interesa duten beste zentroekin lankidetzan aritzeko zabalik dago.

Urdaibai Bird Center Elaia Elkartearen bitartez sortu zen. Elaia 2001ean hasi zen Urdaibain lanean, eta paduretako zenbait lekutan jarritako eraztunketa zientifikorako estazioetan egin zituen bere hastapeneko proiektuak. Estazio horietatik, interes handiko zenbait hegazti ikusi zituzten inguruan, eta, beraz, hegazti-mota bakoitza modu zehatzean jarraitzeko proiektuak sortu zituzten.

Era berean, paduraren goialdean interes bereziko guneak antzeman zituzten, ornitologikoki oso aberatsak zirelako, edo, modu orokorragoan, zuten biodibertsitateagatik. Hori izan zen Urdaibaiko fenomeno ornitologikorik garrantzitsuenetako baten jarraipen zehatza egiteko abiapuntua: hegaztien migrazioa da aipatutako fenomeno hori. Aldi berean, biodibertsitatearen galeraren arazorik larrienak sumatzerakoan, padura ingurumen aldetik hobetzeko lehenengo urratsak eman zituzten.

Lan-taldea modu iraunkorrean finkatu eta ideia berriak garatzen hasi ahala, azkenean, URDAIBAI BIRD CENTER proiektua sortu zuten.

Urdaibai Bird Center-en, ikerketa, dibulgazio zientifikoa eta ingurumen arloko hezkuntza esku-eskutik doaz. Hori dela eta, Zentroak zenbait jarduera antolatzen ditu, eta, bertan, hegaztien mundua ezagutzeko interesa duten guztiek hartu dezakete. Zentroaren bisita orokorrak, gaikako bisita zehatzagoak edo ornitologiarekin erlazionatutako hainbat gairi buruzko prestakuntza-ikastaroak eskaintzen dira, besteak beste.

Beste alde batetik, Urdaibai Bird Center-ek interpretaziorako instalazio modernoak ditu, bai eta bilera eta hitzaldietarako prestatutako aretoak ere. Areto horiek, gainera, balio erantsia dute, inguru natural ezin ederragoan baitaude kokatuta, eta bista ikusgarriak daude bertatik.

Gautegiz Arteagako Orueta auzoan kokatutako ekipamenduarekin harremanetan jartzeko 94 625 11 57 telefono-zenbakia edo xcepeda@birdcenter.org helbide elektronikoaren bidez egin dezakezue.

www.birdcenter.org web-orrialdean ingurumen-zentro honen gainean informazio gehiago aurkituko duzue.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.