Urdaibai Biosfera Erreserba » Ingurumena » Ekosistemak » Erakunde desberdinek ekosistemekin lotutako aurrera eramandako aktibitateak » Sukarrietako Eskola Saiakuntzarako Zentroa (SESZ/CEEP)

Gorozikako Natura-Eskola Urdaibaiko biodibertsitate ekologikoa ulertzen laguntzen duen ingurumen-hezkuntzarako ekipamendua da.

Muxika udalerriko Gorozika landa-auzoan kokatuta dago.

Ingurumen-ekipamendu honen helburuen artean ondoko bi hauek daude: Urdaibaiko kultura- eta natura-baloreak ezagutzen ikastea, eta biodibertsitatearen balioa eta giza jarduerak naturan duten eragina interpretatzen ikastea.

Haur Hezkuntzatik Batxilergora arteko taldeak onartzen dituzte. Ikasleen adinaren arabera aktibitate batzuk edo besteak egiten dituzte. Haur Hezkuntzan, esaterako, baserria eta baserri-ingurunea lantzen dute. Lehen Hezkuntzan, besteak beste, paisaiaren ezagutzaren eta ekosistema kontzeptuaren hastapenak lantzen dituzte. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan Urdaibaiko ekosistemak eta biodibertsitatea lantzen dituzte.

Natura-eskola honekin harremanetan jartzeko 946 731 332 eta 658 757 834 telefono-zenbakiak erabil daitezke. Era berean, gorozikanatura@gmail.com helbide elektronikoa ere erabil daiteke.

Informazio gehiago www.gorozika.com web-orrialdean aurkituko duzue.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.