Urdaibai Biosfera Erreserba » Ingurumena » Ekosistemak » Erakunde desberdinek ekosistemekin lotutako aurrera eramandako » Argitalpenak

Urdaibai Biosferaren Erreserba denetik hona hainbat argitalpen atera dituenez, sartu-irten arina egingo du.

Urdaibaik balio handiko elementu naturalak eta paisaia-elementuak biltzen ditu, horiek guztiak bertoko adierazpen kultural eta etnografiko ugariei lotuta. Giza jardunaren eta naturaren arteko harreman horren emaitza lurralde hau guztia inguratzen duen sistema ekologikoa da. Ondare horren balioa aitortu nahirik, UNESCOk Biosferaren Erreserba deklaratu zuen Urdaibai 1984ko abenduan. Deklarazio horren asmoa da garapen iraunkorreko eredu bultzatzea eskualde horrentzat, gizartearen, ekonomiaren eta ingurumenaren alorrean, ezaugarri berdintsuko beste lurralde batzuen erreferentea izatera iritsi ahal izan dadin. Albiste on horren 25. urteurrenean Urdaibai. Biosfera Erreserbaren aitorpenaren 25. urteurrena deituriko DVD argitaratu zuen. Horren asmoa gizakien eta beren ingurunearen arteko lotura estuaren ondorioz sortutako ondare komun paregabea jendearengana hurbiltzea zen.

2011n bi liburu argitaratu zituen. Bata, Urdaibai-Ibilbide Gida deiturikoa eta, bestea, Urdaibaiko Biosfera Erreserbako gidaliburuen bildumako laugarrena, Urdaibaiko Geologia Interesguneak deitutakoa. Bilduma berean badaude Urdaibaiko Uretako Hegaztien Gidaliburua (2004), Urdaibaiko Florako Gidaliburua (2010) eta Urdaibai-Leizeen eta Koben Katalogoa (2010).

Hauen inguruan informazio gehiago http://www.urdaibai.org/eu/argitalpenak.php argitalpenak atalean dituzue.

Urdaibaiko Geologia Interesguneen gidaliburua
Urdaibaiko Geologia
Interesguneen gidaliburua.

Amaitzeko aipatu Urdaibaiko ekosistemen posterrak ere argitaratu dituztela.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.