Urdaibai Biosfera Erreserba » Ingurumena » Ekosistemak » Erakunde desberdinek ekosistemekin lotutako aurrera eramandako aktibitateak

Itsas Faunaren Ikerketarako eta Kontserbaziorako Elkargoa, AMBAR; irabazi asmorik gabeko elkartea da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko zetazeoak batez ere ikertzeko eta kontserbatzeko asmoarekin jaio zen.

Bere helburu nagusia itsasoko faunaren ezagutza eta interesa sustatzea da; horretarako, horien aldeko ikerketak egiten dituzte eta kontserbazio-aktibitateak garatzen dituzte.

Gaur egun, bere taldekideen lana Euskal Autonomia Erkidegoko itsas ugaztunen eta itsas dortoken espezietan oinarrituta dago. Bere aktibitateak oinarrizko hiru ardatzetan egituratuta daude: hondoan geratutakoen sarea, begiztatze-sarea, eta dibulgazioaren eta hezkuntzaren sarea.

www.ambarcetaceos.com web-orrialdean elkarte honen inguruan informazio gehiago aurki daiteke eta elkarte horrekin bat egiteko ambar@gmail.com helbide-elektronikoa erabil dezakezue.

Bestalde, AMBAR, Urdaibaiko Biosferaren Erreserban hitzaldiak ematen ditu eta irteera dibulgatiboak egiten ditu. Antolaketa Busturiko Madariaga Dorreak, hots, Biodibertsitatearen Euskadiko Zentroak antolatzen ditu. Zentro honen telefono-zenbakia 94 687 04 02 da. Ekimen hau aurrera eramateko Hegaluze itsasontziaren laguntasuna izaten dute.

Hegaluze Itsas Zerbitzuak, SL. 2002. urtean jaio zen. Bere web-orrialdean www.hegaluze.com gure kostaldeko itsas hegaztiak eta zetazeoak begiztatzeko antolatzen dituzten irteeren informazioa aurkituko duzue. Denboraldia apiriletik urrira bitartekoa da. Hegaluzerekin kontaktatzeko 666 791 021 eta 677 256 092 telefono-zenbakiak erabil ditzakezue edota bestela euren helbide elektronikoa, info@hegaluze.com, erabil dezakezue.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.