

2009ko ekainean ekintza ugari aurrera eraman ditu Urdaibaiko Galtzagorriak Federazioa. Ekainaren 20an, zapatuan, zortzi lagunen laguntzari esker Busturiko Sorbituaga-Arriatara iruinarriaren ingurua atondu egin zen. Hurrengo asteburuan, beste bi aktibitate egin ziren. Zapatuan, 27an, Kantabriako Voto udalerriko 12 lagunen bisitaldia izan genuen. Lekozaisko mahats-parren zaharberritzea nola gauzatu genuen bertartik bertara ikusi nahi zuten, euren udalerrian antzeko zerbait egiteko asmoa baitute. Hurrengo egunean, domekan, Basoaren Erabilpen Anitza deituriko proiektuaren barnean Federazio honek Kortezubiko Oma auzoan duen mendi-sailean bertoko espezien inausketa nola egin behar den erakusten aritu izan gara.
2007/01/13 BASO-USTIAKETA IRAUNKORRA KALITATEKO EGURRA LORTZEKO IHARDUNALDI TEKNIKOA.
Urdaibaiko Galtzagorriak Federazioak, baso-sistemen garapen eusgarrirako elkartea ERROTUZ-ek eta Bizkaiko EHNE-k Baso-ustiaketa iraunkorra kalitateko egurra lortzeko izenburupean jardunaldi teknikoa antolatu zuten urrian. Horren barruan bi aktibitate antolatu ziren. Lehena, urriaren 18an Gernika-Lumon ospatu zen eta Gerizondo eta urkiondo landaketa mistoa Bermeon deitutako hitzaldia zen. Bertan hiru hizlarik hartu zuen parte: Claudia Maldonado (ERROTUZ), Olarte Arrarte (EHNE) eta Xarles Cepeda (Galtzagorriak). Bestea, bi egun beranduago, urriaren 20an, egin zena, txangoa alegia. Burgos aldera joan ginen Gaztela eta Leongo Juntako teknikaria den Oscar Cisneros-en gidaripean bertako esperientziak ezagutzera. Bi aktibitateetan parte hartutako pertsona-kopuruari erreparatuz, hogeina pertsona, pozik egon gaitezke. Hemendik aurrera dugun erronka landaketa misto-mota desberdinak dituzten jabeen sarea eratzea da. Irakurtzen jarraitu
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2009.
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.