

Galtzagorri Bolondresak-Urdaibairen Aldeko Bolondresen Plataforma deritzon inguramen-boluntarioen plataforma erakunde publikoetatik ondarea berreskuratzeko eta dibulgatzeko asmoen ezagatik batez ere sortu da. Biosfera Erreserba izendatu zenetik 15 urte pasatu badira ere ondarea dibulgatzeko ekipamendurik ez da oraindik eraiki, ingurumena interpretatzeko oinarrizko elementurik (ekipamendurik, ibilbide autogidaturik, etabarrik) ez dago eta ez da bertoko biztanlea inplikatzeko asmo errealik ere. Horregatik, oso egoera larrian aurkitzen gara, eta okerragoa dena, 15 urte galdu dira gizarte-lanaren arloan aritu eta biztanlegoa trebatu eta prestatzeko bere lurraldea defendatu, kontserbatu eta maitatzeko erronkari aurre egiteko.
Egoera horren aurrean Biosfera Erreserbaren proiektuan bertoko biztanleek bai eta Urdaibairen defentsan inplikatutako eragile sozial askoren ilusio-ezaren kontra borrokatu nahi duen ekimen positiboa sortu da. Ekimen hori oinarrizko sektoreetatik sortutakoa da, partehartu nahiko luketen eragile sozial guztien ekarpenak bilatu nahian. Helburu horrekin ilusionanteagoa eta posibilistagoa den Urdaibai berriaren eraikuntzan aktiboki parte hartzeko dei egiten zaie talde guztiei, non elementurik adierazgarriena partehartze bera izango den.
Lehenengo deialditik URDAIBAIKO GALTZAGORRIAK izenarekin ezaguna den Plataforma sortu zen. Galtzagorriak giza-erako jeinu txikiak dira, zenbait gizakiei laguntzen dienei auzolan-eran eguneroko lanak egiten. Plataforma horren baitan giza-talde desberdinak daude: GERNIKA-LUMOKO EKOLOGI LAN TALDEA, AGIRI Arkeologia Taldea, AIXERREKU Urdaibaiko Natura-Gidariak, ZAIN DEZAGUN URDABAI eta URDAIBAI TXATXI. Horiei lagunduz EHNE nekazal-sindikatua eta modu indibidualagoan lana egiten duten boluntario ugari daude.
Edozein giza-banakotik edo eta taldeetatik sortutako edozein ekimen eta proiekturako laguntza bilatzeko leku amankomuna izatea da Plataformaren xedea. Modu berean, taldeetako partaidea izan ez arren baina proiektuetan parte hartu nahi duten guztiei gonbidatu nahi die plataformak. Plataforman pertsona bakoitzak egiten dakiena ematen du proiektu zehatzen lorpen eta laguntzarako.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2008.
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.