Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ibai errotak

Zubiaur errota Arratzuko Barrutia auzoan kokatu zegoen eta Gola ibaiaren urak erabiltzen zituen.

1669ko dokumentu baten arabera errotaren konponketak errenteruaren kontura geratzen ziren. Horrela bada, besteak beste, urtegiaren gabiketa eta artapena errenteruaren esku zegoen.

1799ko Propio eta Arieletan aipatzen denez Zubiaur errotaren jabea On Jose Maria Allendesalazar (Madril) zen. Errenterua, berriz, Jose Izagire zen eta 770 erreal ordaintzen zituen.

Zubiaur
Zubiaur errota (Arratzu).

Aztarna gutxi batzuk (aldapara, ubidea eta errotarria, esaterako) baino ez dira geratzen.

XX. mendearen azken herenean lanean egoteari utzi zion.

Okindegi eta burdinola ere izan zen.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.