Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Zibila» Egoitza-arkitektura landua » Jauregi eraikuntza » Arkitektura zibil Barrokoa

Izen berdineko zubiaren alboan dago. Goitik bera eraberritu zuten eta horrela lehen zuen itxura galdu egin du, baina oraindik Zubialdeatarren armarri errenazentista mantendu du. Berritu orduko hiru pisu eta ganbara zituen etxe tzar luze eta altua zen. Sarrera, baoak eta ertzak izan ezik beste guztia harlangaitzan egindakoa zen. Teilatua eusten zuen azken gorputzak egurrezko armazoia zuen eta harlangaitzez beteta zegoen. Geroago eginda zegoela ematen zuen. Fatxada nagusian, albo batean, ateburudun ate txiki bat zegoen, hegalez inguatuta, eta horren gainean, Zubialdeatarren armarria. Goiko solairuan, hegalak zituen leihoburudun hiru bao handi zeuden. Azken solairuan leihoburudun hiru bao txiki erakusten zituen eta goian ganbara zuen.

Zubialdea Etxea
Zubialdea Etxea.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.