Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ibai errotak

Bermeoko Artika auzoan kokatuta zegoen.

Frantzuerreka errekaren urak erabiltzen zituen.

Errota izandako baserri honek izen ugari ditu: Zelaia edo Zelaieta, Landaerrota edo Landako errota, Landa eta Landaluze, Mundakena, eta Uriarte, baina gaur egun Landa da ezagunena.

XVI. mendetik aurrera, errota zein etxe legez aipatzen da. Errota hau eta Estrada, biak, sarritan izendatu izan dira Zelaia izenaz.

1575ean, Zelaia errota Elizaren zentsuen zorretan agertzen da.

XVII. mendean Juan Martinez Belendizen jabetzakoa izan zen; Arteaga kapitainaren semeak ziren Juan Mendozakoa eta Hortuño Arteagakoa eta agertzen dira errotaren jabe. Belendizkoen jabetza, herentziaz, Fernando Auleztikorenera igaro zen. XVIII. mendearen erdialdean, Mendozakoak agertzen dira errotaren jabe. XIX. mendean, azkenik, Goienetxea eta Uriarte familiakoen esku agertzen da.

Ez dakigu noiz igaro zen Busturiako jurisdikziotik Bermeokora.

Ematen du, aldi berean jabe bat baino gehiago izan zituela; beharbada, jabetza banatutakoa izan zen errota hau.

1925ean itxi zen.

Zelaia
Gaur egungo Zelaia edo Landa baserri-etxea
(Bermeo). 2009an egindako eraberritzean ez
da inolako aztarnarik agertu.

1862ko agirian agertzen denez artoa ehotzeko bi errota-ardatz izan zituen.

Gaur egun ez du funtzionatzen.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.