Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ibai errotak

Bermeoko Artika auzoan kokatuta dago.

Frantzuerreka errekaren urak erabiltzen zituen.

Almikerrota, Miquelete, Mikeleti edo MartiƱene errota izenez ezagutua da.

Artika auzoko lehenengo errota legez (hiribildutik auzora joatearen zentzuan) aipatu izan da sarritan. 1862ko agirian agertzen denez, hiru errotari izan zituen.

Idatzizko lehen aipamena 1578koa da.

Butron eta Muxika familiakoen (Ciudad Realeko Duken edo Mortarako Markesena, alegia) jabetzakoa da. Gaur Utzuene izenaz ezaguna bada ere, XIX. mendera arte, Almikerrota deitzen zitzaion.

Ez dakigu noiz igaro zen Busturiako jurisdkziotik Bermeokora.

1963. urtera aldera itxi zen.

Bizkaiko errotarik handienetako bat zen. Bost errotarri izan zituen. Azkenengo urteetan errotarri horietako lau artoa ehotzeko eta beste bat garia ehotzeko erabiltzen ziren.

Norberaren jabegokoa denez ezin sar daiteke bere baitan.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.