Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ibai errotak

Usabal errota Elexalde auzoan, Arratzun, Usabal muinoaren (119 m) magalean, hain zuzen ere, kokatuta dago.

Gola ibaiaren urak erabiltzen zituen.

1646ko dokumentu batean aipatzen da. Bertan esaten denez Arteagako etxearen administrari Lope Otxoa errenteriarrak eta Joan Albiz Telletxea, Domingo Monesterio eta Pedro Isasik errentan eman zutela “como parçoneros del molino”.

1799ko Propio eta Arieletan aipatzen denez Usabal errotaren jabea Montijo eta Bañoseko kondea eta Theresa Olabe andrea (Gernika-Lumo) ziren. Errenterua, berriz, Manuel Endeiza zen eta 1564 erreal ordaintzen zituen.

Usabal
Arratzuko Usabal errotaren instalakuntzen
aztarnak.

XX. mendearen lehen herenean ehotzeari utzi zion.

Okindegia ere izan zen.

Gaur egun, aztarna gutxi batzuk baino ez dira geratzen.

Norberaren jabegokoa denez ezin sar daiteke bere barnean.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.