Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ibai errotak

Urjausi errota Baldatikaerrekaren ertz batean, Foruako Baldatika auzoan, kokatuta zegoen, Asparroaga errota baino gorago eta ur jauzi baten alboan (hortik datorkio izena) hain zuzen ere.

1704ean jabea eta errotaria Antonio Sagarsola da.

1795eko Propio eta Arieletan jabea Juan Bentura Hormaetxea zen eta errentan emanda zuen 330 errealen truke.

1799an jabea Juan Bentura Hormaetxea zen eta errentan emanda zuen 330 errealen truke.

1810ean jabea Juan Bentura Hormaetxea zen eta errentan emanda zuen 418 errealen truke.

1814ean jabea Juan Jose Hormaetxea zen eta errentan emanda zuen 139 errealen truke.

1863an jabea Felipe Hormaetxea zen eta errentan emanda zuen 500 errealen truke.

XX. mendearen hasieran lan egiteari utzi zion.

Gaur egun, pareten aztarnak bakarrik geratzen dira.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.