Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ur-olak edo burdinolak

Bere lehen aipamena 1600. urtera arte Uriarriko burdinolaren erdia eta bertako errotarri bi Errigoitiko Udalarenak ziren. Hemendik aurrera, saltzera derrigortuta ikusi zuen bere burua, ur-etorriek ekartzen zituzten kalteen erruz, ematen zutena baino gehiago kostatzen zelako mantentzea.

XVII. mendearen hasieran, Errigoitin, bi burdinola zeuden: Errigoitiolea eta Uriarri. Azken hau, ordura arteko dokumentuetan aipatzen da, baina mende horren krisialdiagatik desagertu egin zela pentsa genezake XVIII. mendean aipatu ere egiten ez delako. Beraz, XVIII. mendetik aurrera, Errigoitiko Hiribilduko burdinola bakarra Errigoitiolea, Olabarri izenez ere ezaguna, izango zen.

Baina errota ere izan zen.

XVII. gizaldian errota moduan aipatzen da.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.