Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Zerbitzu eta azpiegitura-arkitektura » Udaletxeak

Elexalde auzoan, San Martin elizatik gertu, kokatuta dago. XX. mendearen amaieran eraikina eraberritu zen, izaera neoklasikoa errespetatuz, estalkian izan ezik. Izan ere, teilatuak penditza handiagoa du eta teilatu-hegalean egurrean egindako artisautzazko apaindura garatu da.

Foruako udaletxea
Foruako udaletxea.

XIX. mendeko lanaren zenbait argazki daude eta horietan oinarrituta deskribapen txikia egin dezakegu. Itxura kubikodun eraikin honek bi isurialdeko estalkia du. Fatxadan hiru bao-ardatz daude, simetrikoki ordenatuta. Beheko solairuko baoak erdi-puntukoak dira eta lehen solairukoak dinteldunak. Bao hauek inguratuz harlanduak daude eta fatxada berresitzen dute. Ate nagusiaren bi aldeetara horma-hobi bana dago. Horren gainean jarrita dago eraikuntza-data: 1858. Lanaren estiloa neoklasikoa da.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.