Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ibai errotak

Bermeoko Artika auzoan kokatuta dago.

Frantzuerreka errekaren urak erabiltzen zituen.

Tellaerrota, Basabe, Errotatxu eta Kontzene errota izenez ezagutua da.

Idatzizko bere lehen aipamena 1578koa da.

Hormaetxea familiakoen jabetzakoa izan zen XVII. mendean eta XVIII. mende hasieran, Francisco Etxebarriaren errota legez aipatzen da; XVIII. mendearen erdialdean, zorrak hartzekodunen lehiaketan jarri zen errota hau eta, aurrerantzean, Uriartezurbituaga jauntxo familiaren esku egon zen. XX. mendean, haien oinordekoak ziren Txirapozukoen jabetzakoa izan da.

1836an, karlisten bahitura jasan zuten Uriartekoen jabetzek, eta euren artean, errota hau bahitua izan zen.

1862ko agirian agertzen denez, bi errotarri izan zituen. Artoa ehotzen zuen.

1925. urtera aldera itxi zen.

Txukene
Gaur egun, Basabe edo Txukene
baserri-etxea dago.

Oso egoera txarrean badago ere, oraindik orain, ubidearen eta aldapararen aztarnak baditu.

Norberaren jabegokoa denez ezin sar daiteke bere baitan.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.